SORMENAK PROPOSATUZ BURUTZEN DUGU TRANSMISIOA
Garrantzitsuena prozesua eta esperientzia dira; ez horrenbeste amaierako emaitza.
Egitasmo bakoitza, dinamikaren lagungarri den gida pedagogiko didaktiko bat dauka lan prozesua errazteko, talde bakoitzaren arabera moldagarria dena. Hala ere, haur eta gazteentzat interesa pizten dituzten esparru eta praktikak kontuan hartuz, proposatzen dira saioak. Saio dinamikoak, sormenezkoak, inprobisaziozkoak, emozioz betetakoak, asanblearioak… guztizko inplikazioa eskatzen eta eragiten dituztenak.
Gida pedagogikoa esku artean haur eta gazteek, hezitzaileak edo irakasleak emandako jarraibideak jarraituz, tresna desberdinak erabiliz, sormen prozesu baten parte izango dira.
Sormen bidean, proiektuaren arabera, sortzaile eta ekoizpen profesional batzuen laguntza jaso dezakete.