Loraldia Elkartea

Elkarlanerako abiapuntu Berri bat.

 

Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.

Proiektuaren inspirazio iturria, eredu eguneratu eta garaikide batekin (XXI. mendea) egokitutako eta Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator eta 2015. urtean gauzatu zen, Bilbon udaberrian ospatutako Jaialdiaren formaturi jarraiki.

 

Jaialdiko lehenengo edizioaren arrakasta eta honek euskal kulturaren sektorean sustatzen dituen itxaropenak kontuan hartuta; talde sustatzaileak proiektu handizaleago bat planteatzea erabaki zuen, irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte modura identitate bat izango zuena, eta horrela, 2015eko abenduan, arestian Loraldia Festibala zena Loraldia Kultur Elkartea izatera heldu zen. 2016ko otsailaren 23an Euskadiko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatua izan zen, AS/B/19869/2016 Erregistro zenbakiarekin.

Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara.

Modu apal eta txikian hasi zena zazpi edizioen ondoren erreferentziazko jaialdi batean bihurtu da, Bilbo, Bizkaian, eta Euskal Herri osoan.

 

Bilakaera honek eta hasieratik gizartean jasotako erantzunak, bai sortzaile, bai industria, eta bai publikoaren aldetik, hauspoa eman digu festibalari bide berriak aurkitzeko. 

 

Horrela, eragileen taldea Kultur Elkartea bilakatuta 2016tik, egitasmo berriak sortzera ekin dio eta kulturgintzaren arlo zabalean eragiteko bide ezberdinak jorratu izan ditu. 

 

Alde batetik, produkzio propioak sortu ditu eta hauxe bilakatu da Loraldia Kultur Elkartearen ekarpenetako bat. 

 

Bigarrenik, hezkuntza arloan eta publikorik gazteenen artean transmisioa bermatzea bilatzen duen Eskola proiektua hasi zuen 2016an.

 

2020an Esperientzia Digitala sortu genuen, eta horren helburua da ingurune digitala jaialdiko jarduera batzuetan txertatzea. Bi munduen arteko elkar eragitea.

Misioa eta Ikuspegia

Loraldia Kultur Elkarteak XXI. mendean garatutako euskararen kultura barreiatzeko eta sustatzeko beharrari erantzuna ematen dio; eskaria erakartzeko eskaintzaren sorrera bultzatuz. Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara, munduko edozein tokiko kultura eredu berrietarako ateak zabalduko dituen eredu iraunkor batekin hornitua.

Elkarlanerako abiapuntu berri bat

2021ean, Loraldia Kultur Elkarteak etapa bat amaituko du, bere lehen plan estrategikoaren itxierarekin, eta beste fase zirraragarriago bati ekingo dio. Egindako lana aztertu eta mugarri berriak jarri dio Loraldia Kultur Elkarteak bere buruari. 2022-2024 ekimen plan berriak elkartearen 10. urteurrenara eramango gaitu. 

Gure ekimenak

Elkarteak proiektu ilusionagarri berriak sortzen, imajinatzen eta martxan jartzen jarraitu nahi du. Euskal sorkuntza gorenean jarri eta sortzaile, publiko eta beste eragileak batuko dituztenak.

Loraldia Kultur Elkartea gai izan da muga administratiboak gainditzeko eta Euskal Herri osoko eragile eta agenteekin lankidetzan aritzea.

Jarrai gaitzazu Sare sozialetan