LORALDIA ESKOLA

Euskal kultura garaikidearen transmisioa sormenetik

2022/2023 ikasturterako eskaintza zabalik.

 

Eskola

Gure asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da, eskola adinetako pertsonen artean, haur hezkuntzatik unibertsitatera
A_eskola2

Gaurko gazte eta haurrek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsuak identifikatuz, haurrak eta gazteak, euskarazko kulturaren unibertsoan txertatzean dago, helburu hauek lortzeko:

Metodologia

Garrantzitsuena prozesua eta esperientzia dira; ez horrenbeste amaierako emaitza.

Proiektu bakoitza, dinamikaren lagungarri den gida pedagogiko didaktiko bat dauka lan prozesua errazteko, talde bakoitzaren arabera moldagarria dena. Hala ere, haur eta gazteentzat interesa pizten dituzten esparru eta praktikak kontuan hartuz, proposatzen dira saioak. Saio dinamikoak, sormenezkoak, inprobisaziozkoak, emozioz betetakoak, asanblearioak… guztizko inplikazioa eskatzen eta eragiten dituztenak. 


Gida pedagogikoa esku artean haur eta gazteek, monitoreak edo irakasleak emandako jarraibideak jarraituz, tresna desberdinak erabiliz, sormen prozesu baten parte izango dira.

Sormen bidean, proiektuaren arabera, sortzaile eta produkzio profesional batzuen laguntza jaso dezakete.

Izandako esperientzia

Hauek dira orain arteko datu nabarmenenak:

  • 6 ikasturtetako esperientzia daukagu
  • 18 ikastetxetan izan gara
  • 1.100 ume eta gaztetik gora parte hartu dute
  • 6 proiektu ezberdin burutu ditugu
  • 13 ikuskizun (publikoari zuzenduak) egin dira 
  • 6 erakusketa publiko egin dira
Euskal kultura sustatzea gure proiektu pedagogikoaren parte garrantzitsuenetako bat da, eta haurretan esperientzia hori berate ahah izatea, guztiz aberasgarria

Idoia Zuazo / Andra Mari Ikastolatik

Sorkuntza bat hasieratik eta bukaerarte ein dogu, eta nori itzela da. Izugarrie izen da lana baina merkezi izen dau

Rakel Etxeandia / Gernikako San Fidel Ikastolatik

2022- 2024 Proiektuak

Datozen hiru urteetarako bost egitasmo ezberdin proposatzen ditugu. Hartzaile talde ezberdinetara zuzentzen da hauetako bakoitza eta helburu ezberdinak betetzea du helburu. Ikastetxe bakoitzean gauzatzerakoan zentro horrek dituen behar zehatz eta ikuspuntu, zein egoerara moldatuko dugu.

Lore Jokoak
Ttipia
Kamara Sartu
7 kantu, 7 lur, 7 konexio
Lorekolore
Lore Jokoak
Ttipia
Kamara Sartu
7 kantu, 7 lur, 7 konexio
Lorekolore