BOZAK

BOZAK. Emakume-sortzaileak eta eszena

OLATZ SALVADOR ETA IDOIA 

Maddalen Arzallus: solasaldiaren gidari

Gonbidatuak online: ITZIAR ITUÑO eta ANE LABAKA

 

Musika eta solasaldia / 70 min

 

Euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izan genituen tauletan. Kantak eta solasaldiak. Sortzaile biak ezagutzeko aukera ezin hobea. Musikari dagokionez, kantariak akustikoan arituko dira eta kantuen artean Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia.

Olatz Salvador “Aho Uhalak” sormen lan berriarekin dator. Bere bigarren lan luzea. Karmele Jaiok esaten duen bezalaxe “Olatzen musika ez da laua, labirinto bat dirudi”.

Idoia, berriz, “Ilun eta abar” proiektua ari da garatzen. Gazte honen lehen urratsa. 

Esperientzia digital honek “emakumeak eta eszena”  aztertzeko bidea hartu zuen. Nola diseinatu etorkizun berria, nola zabaldu ateak, nola bukatu kontrako eztarriarekin. Gaiari heltzeko bi gonbidatu izan ziren online: Itziar Ituño aktorea eta Ane Labaka bertsolaria. Biak eskarmentu handiko sortzaileak.
Beste aldetik, kantari bakoitzak musikari lagun bana izan zuen eszenan. Olatz Salvadorrekin Keu Agirretxea gitarra-jotzailea arituzen, Idoiarekin, berriz, Joanes Ederra kontrabaxu-jotzailea.
Esperientzia honen amaieran kantari biak batera kantatzen ikusteko aukera izan genuen.

BIDEOA IKUSI

 

*Guggenheim Bilbao Museoaren TOPARTE programarekin elkarlanean