-->
eta-euskaldunok-zeri-kantatzen-diogu

Eta euskaldunok… zeri kantatzen diogu?


Zeri kantatu dugu euskaldunok? Zein izan da idazle eta musikariek sortutako kantuek eragina gure imajinarioan? Aldea dago historia ofizialak kontatzen duena eta kantuek kontatzen digutenaren artean?

Hau dena deskubritzeko aukera izango dugu aurtengo Loraldian, Gotzon Barandiaran idazleak eta Rafa Rueda musikariak eskainiko duten mintegian.

Loraldiari hasiera emango diogu mintegi honekin martxoaren 5ean. Lau astez, astean behin, bi ordutako saioa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak.
Zenbait kantari eta musika taldek kantuetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dituzte saioetan; eta horrela, idazleak aurkeztu, musikariak, testuingurua eta, ondorioz, Euskal Herriaren historia, Euskal Herriaren bilakaera kulturala, soziolinguistikoa eta politikoa hausnartuko dituzte.

Mintegiaren ezaugarriak

  • Datak: martxoko lau astelehenak: 5, 12,19 eta 26.
  • Ordutegia: 19:30-21:30.
  • Lekua: BIRA! Kultura Bilbaon
  • Prezioa: 20€. 15€ Lorazainentzat.

Helburuak eta gaiak

Mintegi honek aukera emango digu Euskal Herriaren historia sortzaileen ikuspegitik hausnartzeko; kantagintzak euskaldunon imajinarioa sortzeko izan duren eragina ezagutzeko; idazle, musikari eta testuingurua ezagutzeko.

Idazle eta musikarien kantuen bitartez, sortzaileak, testuingurua, hainbat datu historiko, eragina eta abar ulertzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Kantuak grabazioetan entzungo dira eta batzuk zuzenean joko dituzte. Eta letra eta musika aztertuko dira.

Publiko orokorrari zuzendutako mintegia da, ez musika edo literaturan adituak direnentzat soilik; horrela, literaturazale, musikazale, kulturzaleei zabalik dago.

Izena emateko

Inprimaki honetan aurkituko dituzun datuak bete.
Mintegiaren data baino egun batzuk lehenago informazio osoa bidaliko dizuegu.

Animatu eta izena eman!

 

Iruzkinak