Euskal kultur transmisiorako hezitzaileak formatzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia

Euskal kultur transmisiorako hezitzaileak formatzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia

Loraldiak Eskola lan-lerroan euskal kultur transmisiorako hezitzaileak formatzeko eta lan poltsa bat osatzeko deialdia egiten du.

LAN PROPOSAMENA

  • Loraldia Eskolako pedagogiaren barnean, metodologia eta didaktikan formatzeko aukera (Astelehen goizez).
  •  Eskoletako zuzeneko saioetan, ikasten jarraitzeko eta parte hartze zuzena izateko aukera.

 

BALDINTZAK

  • Jardun-erdiko kontratua 2024ko urtarrilaren 15etik ekainaren 15era.
  • 2024ko irailetik aurrera Loraldia Eskolako hezitzaile bezala lan egiteko aukera.

 

BALORATZEN DUGUNA

  • Euskal kultur panoramaren ezagupena eta zaletasuna.
  • Transmisiorako gaitasuna.
  • Hitzezko eta idatzizko euskara gaitasun altua.
  • Haur eta gazteekin lan egiteko, beharrezkoa den, dinamismo eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Sormenerako gaitasuna.
  • Taldean lan egiteko eta harremanetarako gaitasuna.
  • Gida baimena eta mugikortasunerako aukera.

 

HAUTAKETA-PROZESUA

Hautagaiek curriculum vitae-a bidali behar dute posta elektronikoz eskola@loraldia.eus helbidera.

Epeak:

  • Abenduaren 21a izango da curriculumak jasotzeko azken eguna.
  • Abenduaren azken astean, lehen fasea gainditutako hautagiaiek elkarrizketarako deia jasoko dute.
  • Urtarrilaren lehenengo hamabostaldian elkarrizketak egingo dira.