IPARRAGIRRE. Bihotzeko Jose Mari

IPARRAGIRRE. Bihotzeko Jose Mari

Kontzertu eszenikoa
Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain
Angel Unzu (gitarra)
Fernando Bernuesen zuzendaritzapean
 
200 urte bete dira aurten Urretxuko Bardoa jaio zenetik eta haren ondareari hautsa kentzeko tenorea heldu da. Sormen artistiko berritzaile honen haritik ikuspuntua aldatzeko ahalegina egingo dugu. Ohiko biografiatik lekutan Iparragirrek ezagutu zituen emakumeen ikuspegia plazaratuko dugu. Emakume horien ahotsa eskutitzen bidez eszenaratuko da eta gutunen testuekin batera bardoen kantak, moldaera berrien bidez, berriro entzun ahal izango ditugu. Bizitza partekatu zuten emakumeen fikzio eskutitzez osatutako kontzertu eszenikoa izango da. Hiru emakume tauletan eta itzalean gitarra jotzailea. Iparragirreren itzala luzea da eta haren kanta batzuk belaunaldiz belaunaldi herritartu dira, katea eten gabe. 
 
*Tanttaka, Demode Quartet eta Loraldiaren arteko koprodukzioa.