Loraldiak festibalaren aurrerapen bat aurkeztuko du Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketarekin

Mikel Laboa erakusketa

Loraldiak festibalaren aurrerapen bat aurkeztuko du Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketarekin

  • Loraldiak martxoaren 1ean hasiera emango dion festibalaren 10. edizioaren aurrerapen gisa aurkezten du “Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar…” erakusketa.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrari esker antolatu da erakusketa. Otsailaren 5etik 29ra zabalik egongo da Bizkaia Aretoan (EHU/UPV).
  • Otsailaren 8an, 19:00etan erakusketaren inaugurazioa egingo da.

 

Loraldia Festibalaren 10. edizioa martxoaren 1etik 23ra ospatuko da Bilbon. Haren aurrerapen gisa, otsailaren 5a eta 29a artean  “Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar…” erakusketa aurkezten du Loraldiak, Bizkaia Aretoan (EHU/UPV).

Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 8an egingo da eta horretan parte hartuko dute Miren Koro Camposek, erakusketaren komisarioak; EHU/UPVko Mikel Laboa Katedrak; eta Loraldiak.

 

“Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar…” erakusketa

Erakusketa Mikel Laboari egindako omenaldi bat da, bere heriotzaren 15. urtemugan. Eta ez ohiko biografia honetan garrantzi handiagoa eman zaio bere atal pertsonalari, bere lana musikalari baino gehiago. 

Mikel Laboaren figura eta obraren azterketari jarraituz, Mikel Laboa katedrak Mikel Laboari buruzko komiki bat sortzea proposatu zien Harkaitz Canori, Unai Iturriagari eta Joseba Larratxeri. Mikel Laboaren espiritua eta obra harrapatzeko, egileak Mikel Laboaren bizitzan funtsezkoak diren lekuetan “bizitzera” iritsi ziren, Lekeition esaterako, inspirazio bila. Dokumentazio eta inspirazio lan handi baten ondoren, Joseba Larratxe, Josevisky gai izan zen Unai Iturriagak eta Harkaitz Canok idatzitako istorioa irudietan islatzeko, eta “Ni ez naiz Mikel Laboa” komikia sortu zuten. Dagoeneko, izenburuak irakurriko dugun historiaren arrastoa ematen digu.

Eta zilbor-hestea balitz bezala, komikirako sortutako dokumentazio grafikoa: azken irudiak, zirriborroak, pose-estudioak, fakzioenak… Mikel Laboaren irudiari buruzko erakusketa “Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar…” aurkezteko oinarri gisa balio dute, haren irudira haren musikatik haratago hurbiltzeko. Mikel Laboa neuropsikiatra musikazalea izan zen, XX. mendeko euskal kultur panoramaren berritzaile handienetakoa, artista belaunaldi berrientzako inspirazio-iturria eta bere kantuen bidez memoria kolektiboan presente dagoen artista.

 

Mikel Laboa katedra

Mikel Laboa Katedra Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren bidez eratu da, euskal artea eta folkloreari buruzko ikerkuntza eta arte-sormena bultzatzeko, Mikel Laboaren lanaren alde ugariak abiaburutzat harturik. Katedraren jarduera-egitasmoak arreta berezia eskainiko die musika, dantza eta bertsolaritzari.

Mikel Laboa Katedrak lankidetzan jardun gura du arteen ikerketan diharduten erakunde eta pertsonekin, euskal artearen ikertzaile eta adituen nazioarteko komunitate bat gorpuzteko, hartara arte-adierazpen horiek hobeto ezagutzeko eta munduan zabaltzeko.

Mikel Laboa bera eta Mikel Laboaren obra izango dira sustatuko diren ikerketa-lerroetako bat.