Galerna. Azken bidaia Loraldiaren produkzio propioaren aurre estreinaldia Leioan
2023ko Loraldiaren produkzio propioa izango da Galerna. Azken bidaia kantata eszenikoa. Aurre estreinaldia Kultur Leioan izango da urtarrilaren 15ean eta estreinaldia Loraldia Festibalaren baitan, martxoaren 19an, Arriaga Antzokian.
GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruz begirada emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurrezinaren poetika, familiakideak galtzeko arriskua, itsas jendearen alaitasuna edo ta bertan bizi diren kretaurak imajinatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondairak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.
Galerna (Azken bidaia) familia osorako ikuskizun bat izango da. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta.