GALERNA. Azken bidaia
2023ko produkzio berria
2023KO PRODUKZIOA
KANTATA ESZENIKOA

LEIOA KANTIKA KORALA ABESBATZAK, MUSIKAREN LAGUNTZAZ, EUSKAL DOINU HERRIKOIETATIK ABIATUTA, IRUDIMENA PIZTUKO DIGU UR SAKONETAN SARTZEKO

Familia osorako ikuskizuna

Loraldia - Galerna

Ekoizpen-mota: Kantata eszenikoa. Abesbatza, bakarlariak eta talde instrumentala
Produkzioa: Loraldia Koop. Elk. Txikia
Testugilea: Juan Kruz Igerabide

Musikagilea: David Azurza

Eszena zuzendaria: Lucía Astigarraga
Musika zuzendaria: Basilio Astulez
Abesbatza: Leioa Kantika Korala
Tenore bakarlaria:  Aitor Garitano
Aktorea: Jon Ander Urresti
Talde instrumentala:
Pianoa: Luis López

Akordeoia: Maria Zubimendi
Perkusioa: Ander Lekue
Flauta: Natalia Sánchez
Tronpa: Oliver de Castro
Klarinetea: Rafa Climent

Soprano bakarlariak:
Haizea Lorenzo
Enola Arruebarrena
Ninbe Solana

Bideoa: Sergio Verdes
Eszenografia: Igone Teso
Argia: John Luhman
Soinua: Beñat Barrondo

SINOPSIA

GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruz begirada emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurrezinaren poetika, familiakideak galtzeko arriskua, itsas jendearen alaitasuna edo ta bertan bizi diren kretaurak imajinatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondairak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.

Galerna (Azken bidaia) familia osorako ikuskizun bat izango da. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta.

ITSASOARI BEGIRADA POETIKOA

Euskal doinu herrikoietatik abiatuta irudimena piztuko dugu bidai emozional honetan abiatzeko eta ur sakonetan sartzeko musikaren laguntzaz: Instrumentuak eta ahotsak. Arraunlarien kantuak, dei egiteko doinuak eta bertsolarien kantuak bihotzetik ateratako gazi-gozo emozioetatik sortutako armoniekin fusionatuko dira.

 

Itsasoari idatzitako poemak, itsasoaren inguru sortutako kondairak, kantutegietatik ateratako itsas doinuak, lan kantak, amodiozko kantak, … itsasoak emandako uzta ugari da eta Juan Kruz Igerabidek uztartzen ditu denak itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko. 

 

Oinarria Leioa Kantika Korala da, beraz musika korala izango da pisu handiena hartuko duenak, baina koruari laguntzeko talde instrumentala, tenore bakarlari bat eta aktore batek lagunduko dute. 

Teaser

Galerna

OBRA MOTA HAU BEHAR BEHARREZKOAK DIRA GURE ABESBATZEN PERSPEKTIBAK IREKITZEKO

Oso eskaxa da euskal musika eszenikoa eta are eskaxagoa euskal musika eszenikoa korurako. 

 

Obra mota hau behar beharrezkoak dira gure abesbatzen perspektibak irekitzeko eta gizartearen abesbatzen mundutik duen perzepzioa. 

 

Beti ere Galerna izango da obra bat errefinatua, zainduta eta aurreratua, pauso bat aurrera eramaten koruen mundua eta aldi berean errealista izaten asumitu daitezken zailtasunak, bai koralki bai instrumentalki.

AURRE ESTREINALDIA

Kultur Leioa, 2023/01/15. 19:00

 

ESTREINALDIA

Loraldia Festibalean, Bilboko Arriaga Antzokian, 2023/03/19

Sarrerak: hemen sakatu

BIDEO LABURPENA