
Loraldiak eta UPV/EHUk Sormen Ola antolatu dute, gazteei zuzendutako euskal kulturaren transmisiorako tailerren programa
Loraldiak eta UPV/EHUk Sormen Ola programa jarri dute martxan, euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta, hemendik eta maiatza bitartean. 16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta, hilean behin eta larunbatetan, formato trinkoan burutuko dira. Gai monografikoak landuko dira saio bakoitzean eta erreferentziazko profesional adituek eskainiko dituzte,