Euskara Unibertsoko kimu berriei eskaintzen zaien ekosistema berria.
Zorrotzaurreko kultur eremua Bilboko etorkizunari begira diseinatuta dago. Irla horretan Loraldia Festibalak etorkizunari begira dagoen esperientzia berri bat sortu du: LORALDIA TERMINALA. Gazte Sormenaren Harrobia.
Gazte sormenaren plaza. Hau da, gazteei, sortzaile berriei, eskaintzen zaien eremu berri bat.
La Terminal aretoan kokaturik dago. Haceriak Arteak elkarteak kulturgune bihurtu duen lantegi zahar eta handi bat. Bertan, sortzeko eta plazaratzeko aukera izango dute gazte euskaldunek.