Sormen astea

Dzanga bigarren olatuan

Iaz hasi ginen gure kulturaren transmisioari ekiten uda giroan.

Aste batez gazte talde batek sormen esperientzia ahaztezina bizi izan zuen Lekeition.

 

Aurten bigarren dzangada egingo dugu transmisioaren itsasoan.

 

Gazte talde bat osatuko dugu eta uztailaren bigarren astean kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute.

 

“Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe”.

 

Katea ez dadila eten!

Sormen egonaldi hauek egundoko aukera dira gure kultur garaikidean murgiltzeko.

Ez dugu esperientziarik eskatzen, deskubritzeko gogoa baino ez.

Edozein gaztek har dezake parte. Udako giroan, herri liluragarri batean eta lehen mailako sortzaileen eskutik eskura.

Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte. Begirada panoramikoa izango da.

Gure geroa eraikitzeko baliagarriak diren trebetasunak eskainiko ditugu. Geroa gaur.

Transmisio tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dugu Lekeitioko hainbat espaziotan.

Egunero emanaldi bat. Egunero sormena bizitzeko modu bat.

Kukai, Ruper Ordorika, Mixel Etxekopar, Oskar Alegriaren Emak Bakia! filma eta Iholdi eta Ibabe Beristain eszenatokian edo pantailan.

Denontzat, publiko guztieentzat zabalik eta sortzaileekin ideiak trukatzeko aukerarekin.

Egizue danzga bigarren olatu honetan.

ZER DEN

LORALDIAK 6 EGUNEKO SORMEN-EGONALDIAK ANTOLATU DITU UDA HONETAN. 

6 TAILER ETA ZUZENEKO SOLASALDI-EMANALDIAK DITUGU EGONALDI HONEN OSAGAIAK.

  • euskal kulturaren transmisioa gazteen artean
  • gazte kultur zale sustatzea
  • gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea
  • sormena eta irudimena bultzatzea (ideia berriak, formatu berriak…)
Loraldia Udako Ola

PROGRAMAZIOA

Antolatzailea

Loraldia_logoa-Euskal-kultura-gaur

Laguntzailea

Babeslea

Laguntzaileak