Maiatzaren 20ra arte izen emate epea zabalik
Udako sormen-egonaldi hauetan parte hartzeko lehen aurretiko izen-ematea bete behar duzu. Geroago, onartuen zerrenda burutuko dugu eta zurekin jarriko gara harremanetan. Onartuen artean zaudenean, egonaldiak ordaintzeko prozedura adieraziko dizugu.
Nori zuzendua: 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat.
Ez da eskatzen kultur-esperientziarik. Baina ezinbestekoa da euskaraz bizitzeko gogoa izatea.
COVID egoerak unean uneko eskatzen dituen betebeharrak errespetatu beharko dira.
Egonaldiaren prezioa: 300 €
Zer eskaintzen den:
- Astelehenetik larunbatera (6 gau) lo egitea Trinkete Etxea Aterpetzeko gela partekatuetan.(toaila ez dago barne).
- Egunero gosaria eta bazkaria. (afaria ez dago barne).
- Abbadia Jauregirako bidaia eta bisitaldia.
- Egunero plazaratuko diren ikuskizunen sarrera.
Zalantzaren bat baduzu posta elektroniko honetara idatz dezakezu: elkartea@loraldia.eus
Larunbatean, ikasleek aste osoan zehar jaso diren emozioak eta esperientziak kaleratzeko aukera izango dute kale-performance labur bat plazaratuz Lekeitioko kaleetan. Jaso eta Eman, horrela da transmisioa. Udaleku honetan azken jaia kalean gertatzen da.
Maiatzaren 20ra arte izena-emateko epea zabalik izango dugu. Izen eman dutenen artean aukeraketa egingo da eta ekainean ordainketa eta behin betiko izen-ematea.
ANIMATU ZAITEZ ETA ZATOZ ESPERIENTZIA BEREZIA BIZITZERA