UDAKO OLA

EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIORAKO  SORMEN EGONALDIAK

Duela bi urte hasi ginen gure kulturaren transmisioari ekiten uda giroan.

Aste batez gazte talde batek sormen esperientzia ahaztezina bizi izan zuen Lekeition.

 

Aurten hirugarren dzangada egingo dugu transmisioaren itsasoan.

Gazte talde bat osatuko dugu eta ekainaren bukaeran kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute.

 

“Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe”.

 

Katea ez dadila eten!

Sormen egonaldi hauek egundoko aukera dira gure kultur garaikidean murgiltzeko.

 

Ez dugu esperientziarik eskatzen, deskubritzeko gogoa baino ez.

Edozein gaztek har dezake parte. Udako giroan, herri liluragarri batean eta lehen mailako sortzaileen eskutik eskura.

 

Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte. Begirada panoramikoa izango da.

 

Gure geroa eraikitzeko baliagarriak diren trebetasunak eskainiko ditugu. Geroa gaur.

Transmisio tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dugu Lekeitioko hainbat espaziotan. Egunero emanaldi bat. Egunero sormena bizitzeko modu bat.

Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz.

 

ZATOZ ESPERIENTZIA BIZITZERA ESPERIENTZIA GOZATZERA IKASTERA TREBATZERA PRAKTIKATZERA ESPERIMENTATZERA

EZAUGARRIAK

NOIZ

Ekainaren 24tik 29ra

6 jardunaldi

 

NON

Lekeition. Ostatua Trinkete aterpetxean

 

NORENTZAT

18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat

 

TAILERREN ORDUTEGIAK

9:30 – 14:00 eta 16:00 – 18:00

 

LEMAZAINAK

Egun bakoitzean arlo bat landuko dugu, erreferentziazko sortzaile batekin:

  • Sormena: Ane Labaka
  • Hitza: Leire Vargas
  • Soinua: Amets Aranguren (Ibil Bedi)
  • Irudia: Josu Martinez
  • Gorputza: Dantzaz
  • Sormen Kolektiboa Edurne Azkarateren zuzendaritza pean

 

EMANALDIAK

Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz

 

PREZIOA

Bakarrik bazatoz: 300€ / Bizkaitarra bazara: 150€

Lagun batekin batera bazatoz: 450€ bikotea  (225€ bakoitzak) /
Bizkaitarrak bazarete: 250€ bikotea (125€ bakoitzak)

Barne: kultur formakuntza tailerrak, 6 gauetako ostatua gosaria eta bazkaria Trinkete aterpetxean, arratsaldeko emanaldiak (solasaldia eta sorkuntza)
Afariak ez daude barne.

 

TALDEA

Gehienez 15 lagunetako taldea osatuko dugu.

IZENA EMAN

AZPIKO BOTOIA SAKATU ZURE DATUAK EMATEKO.

Harremanetan jarriko gara zurekin prozesua bukatzeko.

ESPERIENTZIAK EZAGUTU

Harreman oso ona izan dugu hasieratik bai gure artean eta bai etorri diren sortzaileekin. Lan egiteko denbora izan dugu eta baita gure konpainiaz eta herriaz disfrutatzeko aukera.

Udako Olak egin dit ekarpena bai pertsonalki eta bebai profesionalki. Tresna ezberdinak jaso ditut. Eta kristona izan da goi mailako sortzaile hoiek gurekin konpartitzea haien trikimailuak, haien sorkuntza prozesua, nondik sortzen duten… hori guztia altxor bat da.

Nire iragana kolokan jarri dut eta ikusi dut egitan zein bide jarraitu nahi dudan eta orain badakit zertara dedikatu nahi dudan nire bizitzan. Eta hori da Loraldiak ekarri ahal zidan oparirik handiena.

Antolatzailea

Laguntzailea

Lekeitioko Udala

Babeslea