– EUSKAL KULTURA GAUR –
Musika
90 min
2020ko Loraldia Udagoienean kimu berria landatu genuen eta modu presentzialean ezezik, onlineko formatoan zenbait ekintza garatu genituen. Ekintzen emisio digitala baino gehiago izatea zen gure helburua eta horregatik Esperientzia Digitala izena jarri genion ekimen berriari.
Esperientzia Digitalak presentzialen osagarri gisa sortu genituen. Baina berezko eduki eta formarekin. Hauetan, eduki eta formato berritzailea garatu genuen: zuzeneko saio bat egitea, hamaika osagaiekin:
Urriaren 18an Loraldia Udagoieneko Esperientzia Digitala abiatu genuen: Mikel Urdangarin musikari eta kantaria gurekin izan genuen Gure herriaren eta bihotzaren soinu banda ekintzan.
Ilaski Serranok aurkeztu zuen solasaldia eta beste sortzaile batzuen parte hartzea izan genuen, ikus-entzunezkoen bidez: Karmele Jaio, Elizabeth Macklin eta Txani Rodriguez.
Urdangarinek bere errepertorioaren hainbat kanta eskaini zikigun, pianoan.