– EUSKAL KULTURA GAUR –
HIRIA LOKATZETAN
2024ko Loraldia Festibaleko esperientzia digitala. Zuzeneko saioa Guggenheim Bilbao Museoan eta stremingen emititua.
Muzturretaraino busti gara gaur lokatzaz HIRIA LOKATZETAN saioan.
Hiria eta euskara, hiria eta emakumea. Zer nolako hiria sortu dugu eta zein da nahi dugun eredua? Zero izan behar du euskal hiriak? Zer da hiri modernoa esaten dugun hori eta nola eraikitzen da? Zer da egun gazte euskalduna izatea Bilbo bezalako hiri batean?
Asko hausnartzeko eta lokatz asko mugitzeko.
“Hiria lokatzetan” ekoizpenak Euskal Hiriari begira feminista ekarri zion. Sormen taldea ez zen makala: Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa, Amagoia Gurutxaga, Miren Narbaiza, Miren Amuriza eta Lizar Begoña. Horrez gain, goi mailako gonbidatuak: Oihane Ruiz, Laura Penagos, Maite Sarasola eta Asier Urkiza.
Kritikoa eta poetikoa, non gozatzeko katiuska mentalak jantzi behar diren. Oihane Ruizek adierazi zuen espazioa politikoa zela, munduko populazio gehiena hiritartzen ari den bitartean. Laura Penagos kolonbiar euskaldunaren aitorpenak harritu gintuen. Haren desherriari lurra eman baitio euskarak. Ahaztezina Amurizaren izekoren bizitza atzekoz aurrera kontaturik. Ispazterretik Bilbora zihoan bizitza petrala, matxismoak zapalduta.
Lourdes Iriondoren “Hala ere” (“gabiltzalako gaude hain zikin”) moldatu zuen Miren Narbaizak, 50 urteren buruan, zuzeneko podkast honi sintonia emateko.
Ekoizlea
Laguntzaileak
Babesleak