Elkarketak erakusketa: Mikel Lertxundi

ELKARKETAK

martxoak 23 – apirilak 23

Mikel Lertxundi

(Berriatua, 1951)

Mikel Lertxundi  eskarmentu handiko eskultore berriatuarra dugu. Zura, harria eta burdina lantzen dituen artista. Berrogei urtetik gorako ibilbide profesionalean aipatu hiru material horiek uztartuz hamaika sorkuntza plazaratu ditu. Seul, New York, Madril, Miami, Caracas, Tokio, Stuttgart, Reno… hirietan erakusketak burutu ondoren, Bilboko kaleetara dakar bere euskal arte begirada. Nazioarteko itzal luzeko sortzaile honen zazpi eskultura handi zazpi plazatan aurkituko ditugu.

Lehenengo aldiz Bilbon euskal artista baten kale-erakusketa ikusgai.

Erakustaldi honek martxoaren 23tik apirilaren 23ra iraungo du.

Zura, harria eta burdina

Lertxundiren eskulturek tradizioaren eta modernotasunaren bat-egite orekatua eskaintzen dute. Tradizioari balioa eta errespetua gordeaz estetika garaikidean mintzo den ahots propioa eta berezia duen hizkuntza eskultoriko abstraktu eta unibertsala bilatu du egileak bere norabide artistikoan.

Euskal Herriko eta atzerriko hainbat leku publikotan eta arrakasta eta oihartzun handia izan duten aire libreko erakusketak egin izan ditu neurri handiko eskulturekin:
2006an Orekaren bila erakusketa Ziortzako monastegiko zelaian
2009an Natura eta Oreka erakusketa Güeñesko Arenatzarte parkean,

Honez gain, diziplina arteko proiektu entzutetsuak egin izan ditu:

2010an Esmudan proiektua esperimentala eskultura, musika eta dantza uztartuz Arenatzarte parkean., Xabat Lertxundi musikariarekin eta Uzuri Nieto dantzariarekin batera.
2016an Bilbao Art Districten aurkeztutako Toparri II izenakoa, non musikak eta dantzak bat egin zuten eskulturarekin, Bilboko Kale Nagusian.

 

IBILBIDE ESKULTORIKOA

1.ERRIBERA KALEA, 20 (Erribera zubi ondoan)

Izenbururik gabe. 1989-2019

Deskripzioa: 3 pieza elkarri lotuta. 3,40 x 2,50 x 3,00 m

Elkarketak - Mikel Lertxundiren erakusketa - Loraldiaren produkzioa

2. ARRIAGA PLAZA

“Etxeak”. 2000-2019

Deskripzioa: 3 pieza multzoan.

Harria 3,00 x 1,30 x 1,50 m. Egurra 3,00 m altu x 1,50 m diametro. Burdina 3,00 x 1,05 x 1,25 m

Elkarketak - Mikel Lertxundiren erakusketa - Loraldiaren produkzioa

3. ISOZAKI ATEA

“Izenbururik gabe”. 2008

Deskripzioa: 3 pieza elkarri lotuta. 4,95 x 2,40 x 2,98 m

Elkarketak - Mikel Lertxundiren erakusketa - Loraldiaren produkzioa

4. ABANDOKO ERREPUBLIKAREN PARKEA (Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan)

“Toparri II”. 1997-2008

Deskripzioa: Pieza bakarra. 3,10 x 1,61 x 2,63 m

5. EUSKADI PLAZA

“Poesia”. 2001-2006

Deskripzioa: 3 pieza multzoan. Harria 1,53 x 0,82 x 0,86 m. Egurra 1,54 m altu x 1,00 m diametroa. Burdina 1,51 x 0,61 x 0,70 m

Elkarketak - Mikel Lertxundiren erakusketa - Loraldiaren produkzioa

6. AZKUNA ZENTROAREN KANPOALDEA (Fernandez del Campo kalea)

“Hiru aukera”. 1982-2006

Deskripzioa: 3 esfera multzoan. 1,27m diametroa esfera bakoitzak.

Elkarketak - Mikel Lertxundiren erakusketa - Loraldiaren produkzioa

7. ERCILLA KALEA

“Izenbururik gabe”. 1985-2006

Deskripzioa: Pieza bakarra. 1,55 x 0,87 x 0,93 m

IKUSKARIAK ESKULTURETAN

musika – dantza – teatroa – clown – bertsoa

10 minutuko 6  ikuskari ttipi eskulturekin hartu-emanetan.

ELKARKETAK kale-erakusketak hainbat arte adierazpen ezberdinetako artista bizkaitarren  sormena elkartzea du helburu. Ekimen ikusgarri eta parte hartzailea. Materialen, formen eta bolumenen elkarketatik sortu diren eskulturek elkarketa gehiago eragin nahi dute beste arte arloekin, espazioarekin eta ikusleekin.

Ikuskariekin batera bisita gidatu bat egingo da eskulturetan bertan. Azalpen artistiko hauek euskaraz, gaztenaliaz eta ingeleseraz jasotzeko aukera izango da.

Martxoaren 23an, larunbatarekin.

 

3 ELEMENTU. Inaugurazio ekitaldia.

Arriaga Plazan. 12:00etan

Zura + airea, harria + ura, burdina + sua eta hiru sortzaile: Gorka Benitez (saxoa) + Garazi Etxaburu (dantza garaikidea) + Oihana Bartra (bertsoa).  Hiru artisten elkarketak zabalduko dio irudimenaren atea Mikel Lertxundiren kale erakusketa honi.

NIRE ETXEA DEFENDATUKO DUT

Arriaga Plazan, 13:00etan

Kale-teatroa.

Koldo Olabarri eta Ainhoa Artetxe. Hiru txerritxoak ipuina hartu eta gaurko garaietara ekarriko dute. Etxeak, hipotekak, bankua-otsoa… izango dira dramaturgia honen osagaiak.

DENA BILBAO

Isozaki Atean. 14:00etan

Kaleko dantza

Gaurko kaleko joerek eta jarrerek bat egingo dute naturaren elementuekin (zura, harria eta burdina). Hiru elementu, hiru dantza, Hip Hop, Krump y Popping, arte eremuetan.

ORGANIK (Natalia Monge)

Erribera kalea, 20an (Erribera zubi ondoan). 17:00etan.

Dantza garaikidea.

Organik taldea (Natalia Monge). Gaurko dantza garaikidea arte abstraktoaren isla da. Abangoardian aritzen den talde honek ez du sekula galtzen euskal nortasunaren izaera.

SILENCE, DANCE! Salitre Teatro

Isozaki Atean. 18:00etan

Clown.

Salitre Teatro taldea (Josu Bilbao). Umore bilatzen duen performance honek Oliver Hardy pertsonaia mitikoa du abiapuntua. Lodi honek eskulturarekin egingo du dantza.

HARRIAK BIRAKA. Ekai Txa

Abandoko Errepublikaren Parkean (Guggenheim ondoan). 19:00etan

Musika eta dantza.

Euskal folklorez eta arabiar dantzaz osatutako ikuskizuna. Harrizko eta egurrezko txalaparten, txirularen, kitarren eta dantzaren arteko sorkaria. Sortzaileak: Ander Sanchez, Bittor Pastor, Roberto Castro eta Aina.

 

Informazio garrantzitsua

ELKARKETAK

Arte erakusketa.

Ibilbide eskultorikoa eta ikuskariak artelanen inguruan.

martxoak 23 – apirilak 23

 

Lehenengo aldiz Bilbon euskal artista baten kale-erakusketa ikusgai.

Zura, harria eta burdina

Lertxundiren eskulturek tradizioaren eta modernotasunaren bat-egite orekatua eskaintzen dute. Tradizioari balioa eta errespetua gordeaz estetika garaikidean mintzo den ahots propioa eta berezia duen hizkuntza eskultoriko abstraktu eta unibertsala bilatu du egileak bere norabide artistikoan.

7 artelanez osatutako ibilbide eskultorikoa

 

Artistak

  • Mikel Lertxundi

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut