Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari

200 URTEURRENEAN

Iparragirre 1820an munduratu zen, beraz 2020. urtean sortu zenetik 200 urte ospatuko dugu. Hori dela eta, , bi kultur enpresa, TANTTANKA TEATROA eta DEMODE QUARTET, eta kultur elkartea bat, LORALDIA, elkartzen dira sormen-lan bat plazaratzeko asmoarekin: “IPARRAGIRRE, bihotzeko Jose Mari” kontzertu eszenikoa.

ELKARLANA:

TANTTAKA + DEMODE QUARTET + LORALDIA PRODUKZIOAK

Tanttaka Teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Produkzioak elkarlanean ari dira kontzertu eszeniko hau plazaratzeko. Lan funtzioak banatu ditugu: Tanttakak zuzendaritza artistikoaren ardura gidatuko du, Demode Quartetek zuzendaritza musikala burutuko du eta Loraldia Produkzioak-ek ekoizpena diseinatuko du.

KONTZERTU ESZENIKOA

Sustatuko dugun sormena arte eszeniko eremuan kokatzen da. Teatro-lan honek kontzertu bat eskainiko du, Iparragirreren ekarpen musikala erdigunean kokatuko baitugu. Bardoaren kantak moldaketa garaikidearen bidez aurkeztuko dira.

Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen. Horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du.

EMAKUMEAK PROTAGONISTA

Dramaturgiari dagokionez, Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bilduko ditugu eta sormenaren protagonistak (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko digute. XIX. mendeko gizartea (gerra karlistak, emigrazioa, euskaltasuna…) islatuko da bardoaren bizi-pasarteak errepasatuz.

Teatro-lanaren gidoiari dagokionez, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute aktoreen testua. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da.

HIRU AKTORE ETA MUSIKARI BAT

Hiru emakume izango dira aktore-kantari lanetan: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain. Iparragirreren aulkian, berriz, Angel Unzu gitarra-jotzailea izango da. Aktoreek Iparragirreri bidalitako eskutitzak irakurriko dituzte eta baita bardoaren kantuak abestu ere. Beraz aktore-kantariak ditugu.

Anjel Unzuk, berriz, musika jarriko dio ikuskizunari gitarrarekin. Itzal luzeko musikari hau gitarra-jotzale bikaina da eta Iparragirreren sormen musikalari begirada

garaikidea emango dio. Angel Unzu zuzen zuzenean joko du eszenatokian.

HIRU TESTUGILE

Eskutitzen tesuak osatzeko bi idazle gonbidatu ditugu: Aizpea Goenaga eta Arantza Iturbe. Biak eskarmentu handiko teatrogileak dira. Honez gain, Iñigo Legorburuk idatzi zuen “Ameriketatik” eskutitz saritua izango dugu abiapuntua. Beraz hiru testugile

bildu ditugu ekoizpen honetan: Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe eta Iñigo Legorburu.

ESZENA: AULKIAK

Eszenari dagokionez, aulkia izango da irudi nagusia. 80 aulki baino gehiagok osatuko dute eszenografia. Aulki-bide honetan eskutitzak aurkituko dituzte aktore-kantariek. Eta aulki baten gainean Iparragirre (Angel Unzu) izango da gitarra jotzen. Aulkia bizitzaren etapen metafora gisa aurkezten da.

EKOIZPENAREN ABIAPUNTUA

Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dugu eta hauxe bera da ekoizpenaren abiapuntua. Horrez gain, Urretxuko udalari, Gipuzkoako Aldundiari eta bestelako eragile kulturalei laguntza eskatzeko asmoa dago. Elkarlana baita gure lan egiteko modua.

ESTREINALDIA ETA BIRA

Martxoaren 11n, asteazkenarekin, arratseko 19:30ean, Bilboko Arriaga Antzokikoan estreinatuko da, Loraldia Festibalean.

Loraldia Festibalaren zabalera ekitaldia izango da eta estreinatu ondoren Euskal Herrian zehar bira bat antolatzen ari gara. Eraman dezagun kontzertu eszeniko hau euskal aretoz areto, Iparragirreren memoria merezi du-eta.

KONTRATAZIOA:

Posta elektronikoa: produkzioa@loraldia eus
Telefonoa: 609 461 134

Informazio garrantzitsua

Ekoizpen-mota:
Musika eta teatroa.
Produkzioa: Loraldia Kultur Elkartea.
Sormena: Tanttaka Teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Kultur Elkartea.
Testu-egileak:
Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe eta Iñigo Legorburu.
Artistak:
Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain eta Angel Unzu.
Iraupena:
50 minutu
Aurkezpen txostena:
Hemen sakatu
Rider teknikoa:
Hemen sakatu

Artistak

  • Angel Unzu
  • Fernando Bernués
  • Ane Gabarain
  • Joli Pascualena
  • Ainara Ortega

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut