Sagutxo Tuntuna

Istorioa Errusiako etxalde baten gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten. Txakur eme zaindariak sagutxoa zaindu eta entretenitzen duen bitartean, sagu andereak Izeba Ahate-ri, Txerri andereari eta Behor andereari laguntza eskatzen die, baina azkenik, hauek helburua lortzen ez dutela ikusita, etxaldetik kanpora bizi den Katu andereñoarengana jo behar du, izan ere ematen du bere kantua sagutxoa lokarrarazteko tresna egokia dela nahiz eta pertsonaia sofistikatua den eta erdipurdiko ospea duen.

Nagusi batek lagundutako 2-6 urte arteko haurrei zuzendua.

Historia de un pequeño y tontorrón ratón (СКАЗКА О ГЛУПОМ МЫШОНКЕ) haurrentzako operan oinarritutako pieza, Dmitri Shostakovich- ek 1940ean konposatu zuena izenburu bereko animazio film-labur batentzako (Mikhail Tzekhanovsky-k zuzendua eta Samuel Marshak-en ipuinean oinarritua).

SAGUTXO TUNTUNA ©-n obraren moldaketa ganbera musika talde batentzako, dantzari batentzako, txotxongilo batentzako eta narratzaile batentzako egin da.

Katemeak, pentsatzekoa zen bezala, animaliatxoa bereganatzeko gogoa du hau kozinatu eta jateko, baina ez du bere helburua lortzen azken unean etxaldeko txakur emeak sagutxoa salbatu egiten duelako. Guztiak pozik bueltatzen dira etxera eta azkenik Sagu andereak bere txikitxoa, gertakariek akituta dagoena, lokarraraztea lortzen du.
 

 

KONTRATAZIOA:

Posta elektronikoa: produkzioa@loraldia eus
Telefonoa: 609 461 134

Informazio garrantzitsua

Ekoizpen-mota:
Musika eta teatroa. Txontxongiloak.
Produkzioa:
Loraldia Kultur Elkartea.
Zuzendaritza artistikoa:
Maider López.
Zuzendaritza eszenikoa:
Elena Bezanilla
Txotxongiloa eta aholku artistikoa:
Anita Maravillas Taller
Koreografia:
Inalvis Pando
Gidoia:
Juan Kruz Igerabide
Iraupena:
30 minutu

Rider eta dossier teknikoa:
hemen sakatu

Artistak

  • Maider Lopez
  • Elena Bezanilla
  • Shostakovich
  • Juan Kruz Igarabide

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut