2018/03/11

 

Imanol Jazz, festibalaren beste

ekintza arrakastatsu bat

Argazki Bilduma

Festibalaren lehenengo asteburuan musika arloko ekintzak izan dira nagusi. Martxoaren 10eko gauean gure omenaldi xumea eskaini genion Imanol kantariari. Azkuna Zentroko aurditorioan egin genuen ekintza honetarako sarrerak agortuta zeuden, honek publikoaren interesa piztu zuelakoaren seinale.

 

Oholtzan lau musikari handi: pianoa jotzen birtuosoak diren Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador; biak, gainera, Imanolekin urte luzez ibilitakoak. Eta bozetan Ainara Ortega eta Petti Bera. Bi pianoak, bata bestearen ondoan, lau eskutan jolasten, melodietan inprobisatzen eta une bereziak eskaintzen. Eta ahotsetan, Ainara Ortegaren maila handia eta Petti Bera, beste errejistro batean entzuteko aukera paregabea.

 

Artistak eskertuta, horrelako sormen prozesu bat burutzeko aukera izateagatik. Eta publikoa erabat liluratuta.

Hemen dituzu David Herranzek egindako argazki bilduma.
Hemen  bideoa: