2018/03/10
MUSIKA
Bizitzari buruz mintzo ziren Imanol Lartzabal kantariak interpretatzen zituen kantu ederrak. Poema sentikorrak aukeratzen zituen eta maisutasun handiz melodiak ehuntzen zituen. Imanol Lartzabal 2004ko ekainean joan zitzaigun baina laga zizkigun kantuek geure gogoan eta bihotzean luze eta irmo iraungo dute.
Ā
Berreskuratuko dugu Imanolen sormena eta ikusle aurrean jarri nahi dugu berriro ere, denok goza dezagun. Horretarako Ainara Ortega, Petti, IƱaki Salvador eta Karlos Gimenez batu gara. Bi boz eta bi piano, lau mundu bat eginik errepertorio xarmangarri bat berpizteko asmoz. Bizipoza eta ilusio ikaragarria dugu gure baitan. Onena emateko prest eta oroimina elkarri oparitzeko. Imanol gure laguna gorputz eta arima aritu zen poesia eta musikaren unibertsoan. Bat egin dugu berriro eta ekingo diogu erakutsi zigun ibilbideari.