Iratxe Fresnedak Tetuan filma dokumentala aurkeztuko du Loraldia Festibalean, migrazio eta memoriaren ikerketa orainaldiko ikuspuntutik

Tetuan Loraldian

Iratxe Fresnedak Tetuan filma dokumentala aurkeztuko du Loraldia Festibalean, migrazio eta memoriaren ikerketa orainaldiko ikuspuntutik

  • Pertsona migratzaileei buruzko filma dokumentala da Tetuan da, non zinema, familia istorioak eta memoria, igaro leku baten batzen diren.
  • Filma immigrazioaren esperientzian oinarritzen da, herrialde eta garai desberdinetako lau pertsonaren bitartez. Arrazakeria erakusteko nahia eta natura ezberdineko estereotipoei aurre egitea izan dira Tetuán filmaren hasiera eragin duten benetako arrazoiak.
  • Iratxe Fresnedak erregistroaren trilogia deiturikoari amaiera ematen dio dokumentala honekin. Aurretik Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2019) sortu zituen.

 

Iratxe Fresnedak Tetuan, bere azken filma dokumentala, aurkeztuko du Loraldian. Hirugarren lan honek erregistro eta oroimenaren trilogia deiturikoari amaiera ematen dio, Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2019) izan zirela aurrekoak. Biak, baita ere, Loraldia Festibalean aurkeztuta. 

Izan ere, aurreko udazkenean, Iratxe Fresnedak Arrigorriagan egin zen Loraldia Plazarik Plaza!n aurkeztu zituen primizian Tetuan-en irudi batzuk eta sortze prozesua.

Tetuan pertsona migratzaileei buruzko filma da, non zinema, familia istorioak eta memoria, igaro leku baten batzen diren. Annemarie, Carmelo, Irina eta Mohamed ditugu protagonistak. Carmelo, Iratxe Fresnedaren aita zen. Urteak daramatza Fresnedak bere aitaren, Carmeloren, familiaren historiaren ahalmen zinematografikoa aztertzen. Bizitza batek XX. mendearen zati handi bat hartzen du: Espainiaren koloniak Afrikako iparraldean, Espainiako Gerra Zibilaren eztanda eta diktadura frankista.

Fresnedak Annemarie Schwarzenbach suitzar idazlearen bidaia-liburuekin eta argazkiekin lotu du hori, bere homosexualitateak eta nortasunaren bilaketak markatutako bizitza bizi batekin, Persia, Ekialdeko Europa, Estatu Batuak eta Afrikan zehar egindako bidaia luzeen bidez. 

Tetuanen, Espainian bizi diren bi migratzaile, Irina eta Mohamed, Carmelo eta Annemarieren ispilu dira, europar herritarren belaunaldi berri baten ordezkari.

Istorioak elkarlotzen dira eta irudi ederren bidez euren bizitzekin enpatia sortzeko aukera ematen du dokumental esperimental honek.

Orainaldiko ikuspuntutik migrazio eta memoria bezalako kontzeptuak ikertzen dituen sorkuntza film dokumentala da. Beste irudi eta diskurtso batzuk ikuspuntu antropologiko eta sozial batetik erakustea, eta migrazio eta truke kulturalaren alde positiboak erreskatatzea dira, besteak beste, filmaren helburu.

Arrazakeria erakusteko nahia eta natura ezberdineko estereotipoei aurre egitea dira Tetuan filmaren hasiera eragin duten benetako arrazoiak. Gaur egun, mundu mailan, premiazko gai politiko eta soziala izateak, arrazakeriaren normaltasuna hausteko dagoen beharrizan unibertsala berresten du.

Pimpi & Nella Films eta Marmoka Films eta Arena Comunicacion ekoiztetxeek ekoitzi zuten, eta ICAAk 2020an Marché du film Canneserako aukeratu zuen Espainiako zineman etorkizun handiena duten 10 proiektuetako bat izateko. Fipadoc 202, Redes Zinebi 2019 eta Abycine Lanzaren 2019 eta 2020 edizioetan parte hartu du. Estreinaldia Xixongo Jaialdian izan zen.

Iratxe Fresnedak zuzuendu eta gidoia sortu du, argazkia berak ere egin du, Juantxu Belokirekin batera. Muntaiaren arduradunak Raúl López eta Laurent Dufrecheren izan dira; soinua, Haimar Olaskoagaren lana eta Gentzane Martinez de Osaba, Oihane Iriarte, Txelu Medina eta Alex García de Vicuñaren ekoizpena.

 

Iratxe Fresneda

Iratxe Fresneda Delgado 1974an jaio zen, Arrigorriagan (Bizkaia).

Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da eta, 2004tik, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea, Irudia, generoa eta identitatea eta Gidoia II gaietan. Halaber, irakasle bisitaria izan da Renoko University of Nevadan (AEB), Lund Universityko (Suedia) Film Studies Departamentuan, Toulouse II – Le Miraileko (Frantzia) Framespa laborategian eta CUNY The City University of New York unibertsitatean.

Eskandinaviako zineman eta artxibo filmikoekin egindako lanean aditua da, eta nazioarteko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, hala nola RIVICen (Irudi Hispaniko Garaikidearen Egien Nazioarteko Sare Interdiziplinarra) eta UPV-EHUko Eskandinaviako Ikus-entzunezko Ikasketen Ikerketa Taldearen IPn (Broen).

2013an, Los estereotipos de mujer en el cine de Lars von Trier. Medea, Rompiendo las Olas, Los Idiotas, Bailar en la Oscuridad, Dogville izeneko doktore-tesia aurkeztu zuen. Lars von Trier danimarkar zinemagilearen ikus-entzunezko lanaren emakumezko pertsonaiak aztertu zituen; horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Zientzia Politika Sailaren beka lortu zuen.

2016an, Irrintziaren oihartzunak filma aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioko Zinemira sailean. Dokumentalak Mirentxu Loyarteren lana erakusten du, euskarazko lan bat egin zuen lehen euskal zinema zuzendariaren lana, merezi duen aintzatespena emateko helburuarekin.

Lurralde hotzak – Cold Lands (2019), ez-fikziozko road moviea estreinatu zuen Xixongo Nazioarteko Zinemaldian. Sorkuntzako dokumental honetan, zinemagilearen begirada erlezaintzarekin, arkitekturarekin eta iparraldeko argiarekin gurutzatzen da. Zuzendariak irudi zinematografikoen egoerari buruzko gogoeta egiten du, historia zinematografikoaren aztarnak eta egungo baliabide zinematografikoak erabiliz.