-->
kukai-rober-garayren-lan-baten-inguruan-dantzan-edo-rober-garay-dantza-baten-inguruan-sormenean

KUKAI Rober Garayren lan baten inguruan dantzan edo Rober Garay dantza baten inguruan sormenean?


Asteburu honetan dantza arloko ikuskizunak izango dira Loraldia Festibalaren protagonistak. Hiru estreinaldi izango ditugu: SAGARTU, HIKA teatroa eta Oinkari dantza taldeak aurkeztuta; OTEIZAK 110, KUKAI dantza konpainiak Loraldirako bereziki sortutako koreografia; eta LEKEITIOAK, Mizel Theret dantzariaren lana. Hirurak bereziak eta hirurak lehenengoz ikusi ahal izango direnak; KUKAIren kasuan, gainera, ez da beste aukerarik izango.

Asteburu berezi hau aurkezteko bitxi bat opari dakargu. Gozatu!


Ez dakigu ea Rober Garay artistak KUKAIko dantzarien inguruan sormen lan bat egiten ari duen; edo dantzariak diren Rober Garayren artelanaren inguruan dantzan dabiltzatenak. Eta, egia esan, beraiek ere ez daukate batere argi, zein izan den abiapuntua.

Edoizein kasutan emaitza zoragarria da.

Musika Karlos Gimenezena da.

Iruzkinak