Loraldia proiektuaren sorreratik, kulturaren transmisioa izan da gure helburu nagusienetako bat. Etorkizunera begira dagoen kultura proiektu bat, gure jatorria alde batera ez uztea zaintzen duena.
Migratzaileak obraren bitartez Aukeran dantza konpainiak migrazioaren gaiarekiko beldurrak eta aurreiritziak arindu nahi dizkie ikusleei. Martxoaren 12an estreinatuko du Victoria Eugenia Antzokian eta Loraldia festibalekoa Bilboko aurkezpena izango da.
Belar hostoak. Walt Whitman ikuskariak Walt Whitman poeta iparamerikarra jartzen du ikusmiran eta 1978an Txomin Artolak argitaratutako Belar hostoak diskoa du abiapuntu.