Kultur elkartearen
inguruko berriak

Loraldia proiektuaren sorreratik, kulturaren transmisioa izan da gure helburu nagusienetako bat. Etorkizunera begira dagoen kultura proiektu bat, gure jatorria alde batera ez uztea zaintzen duena.

Lorazain Eguna 2022
Festibala

Loraldia Festibalak Lorazain Eguna ospatuko du martxoaren 24an MugMus Laborategiaren Garaiz 60 T.M. lana eskainiz

Loraldia Kultur elkarteak Lorazainaren figura sortu zuen festibalaren hirugarren edizioan. Egun ia 2000 lagunetako komunitatea osatu da.
2019tik aurrera festibalaren egun batean Lorazain Eguna ezarri da eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa da komunitate honetako kideentzat.
Aurtengo Lorazain Egunean dantza ikuskizun bat eskainiko da, MugMus Laborategiak sortutako Garaiz 60 T.M. lana, literatura uztartzen duena. Alaia Martin izango da ikuspegi literarioa eskaintzearen  arduraduna

Laboa. Leketitiotik hegan
Loraldia 2022

Musika, kanta eta arte bisualak uztartzen dira Laboaren mundua erakusteko Loraldia Festibalean

Laboa. Lekeitiotik hegan ekitaldian Mikel Laboaren Lekeitioak lanaren berrinterpretazioa da.  Euskal musikariari eskeiniko zaion saio honetan hiru protagonista daude: Ensamble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart.  Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da eta Euskal Kultur Erakundearen eta Ensamble Kuraiaren elkarlana izan du. Loraldia Festibala euskal kultura

Eskola

Loraldia Eskola: Argazki Bilduma

Loraldia Eskolak euskal kulturaren transmisioa sustatzea du helburu, haur eta gazteen artean. Aurtengo edizioan Dimako Ugaran Herri Eskolan eta Bilboko Abusu Ikastolan loratu dira gazte-pastoralak, eta martxoaren 19an aurkeztu dituzte Bizkaia Aretoan.