II. Ardatza: Euskal kulturaren transmisioa

Loraldia agente aktibo modura sortu zen, euskal industria kulturalaren arloan dinamizatze, bistaratze eta partaidetza jarduerak garatzea bilatuz. Gure helburuetako bat da industria honen egoera hobetuko duten dinamikak bultzatzea. Horrela, Plan Estrategikoak garrantzi berezia hartzen du ardatz dinamizatzaile modura, euskarazko kultura sortzailea gure proiektuaren erdi-gunean ezartzen duenez.

Edozein formaturekin egokitutako ikuspegia dela medio, Eskaintzaren sormenak XXI. mendera begiratzen du, idazten hasiberriak garen kulturaren kontakizun berri bat definituko duten proiektu berritzaileak bultzatzeko ahaleginean. Proiektuen jasangarritasuna eta kolaborazio publiko-pribatua kontzeptu giltzak dira ardatz honetan planteatzen ditugun helburuak lortzeko orduan.

Helburu estrategikoak

  • Euskarazko kultura industria suspertzea, bultzatzea eta sustatzea.
  • Ikusgarritasuna hedatzea, Euskal Herri osoan zehar barreiatzera eramango duten diziplina anitzeko formatuen bidez.
  • Ereduarekin predikatzea, ekoizpen propioa bultzatuz, proiektuak sustatzen dituen harreman estrategikoak direla medio.
  • Profesionaltasuna, proiektuaren iraunkortasunaren eta kultura proiektuen kalitate sortzailearen berme modura.
  • Iraunkortasuna, babesten dugun kultura proiektu bakoitzaren iraupen epean, bere etorkizunaren bideragarritasuna eta eboluzioa aztertzea ahalbidetuko duen azterketa eredu bat garatuz.
  • Erdi-gunean ezartzea, euren izena eta gizarte ospea bultzatzen duten formulak direla medio.

Jarduera ildoak eta proiektuak

Loraldia Eskola

Loraldia Eskola 2015eko abenduan kontzeptualizatutako jarduera ildo bat da, 2016-2017 ikasturtean inplementatzen hasi zena. Bere helburua da euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea, eskola adinetako pertsonen artean.

Gazteak, kultura eta aisia

Aldaketen etapa batean, zeinetan gazteek euren etorkizuna markatuko duten pizgarri berriak jasoko dituzten, euskarazko kulturari presente egotea dagokio. Zeregin honen zailtasun maila izugarria da, izan ere, erreferente ikusgarrienak eta erakargarrienak beste kontsumo elementu batzuekin lotuta daude. Jarduera ildo eraginkorrenak aisiaren esparruan garatu beharko dira, hezkuntzaren esparrutik aterata. Boluntariotzarekin eta gozamenaren ikuspegiarekin lotu beharko dira. Neska-mutil gazteekin lan egiteko orduan kontuan hartu beharreko alderdi sentsible bat da euren espazio propioak garatzeko aukera ematea: edukien diseinuan eta inplementazioan parte hartu ahal izan dezatela.

Gure kultura ondarea baloratzea eta berreskuratzea

Gure kulturaren ezagutza giltza da haren balioa ezartzeko eta proposamen berrien garapenetarako oinarri modura baliagarria izateko. Diziplina eta formatu ezberdinetan, gure kultura ondarea eta adierazpen artistiko garaikideenak ezagutzera emango dituzten edukiak proposatu nahi dira, gure kulturaren erreferentziazko artisten eskutik.

Beste kultura batzuekin harremanetan jartzea

Loraldia Kultur Elkartea etengabeko aldaketaren eraginpean eta isolatu gabeko kultura proposamen integratzaile baten balioa oinarritzat hartuta jarduten da. Gure euskal kulturaren etorkizuneko ikuspegia, planetako gainerako kulturekin elkarreraginean diseinatzen dugu. Gure asmoa ez da esklusiboki ikuskizun integratzaileak diseinatzea, aitzitik ikuskizun horien bidez kultura haiekin harremana izateko zubi egonkorrak eraikitzea baizik. Jaialdiak kultura elkarraldatzeko proposamenak aurkeztu ditu, esaterako 2016an bertsolariekin antolatu genuen topaketa hala nola Korsika, Katalunia eta Kurdistaneko bat-bateko saioak. Orain haratago joan nahi dugu, topaketa mota hauen aukera dela medio, kultura horiekin harreman egonkorra izateko kanalak zabalduz, horrela gure esparruko bestelako diziplina artistikoekin (musika, dantza, zinema, antzerkia, etab.) harremana izatea ahalbidetzeko.

Teknologia transmisiorako palanka modura

Loraldia Kultur Elkartearen sorreratik, beti izan dugu gogoan agente bezala kulturari egin ahal diogun balioaren ekarpena, alde batetik, teknologiak sektore honetan egin ahal duen ekarpena ezagutzera emanez eta bestetik, kultura ekoizpenetan garatzeko bidean dagoen teknologiaren ezarpena erraztuz. Gure zeregina mundu bien arteko bisagra estrategiko bat izan behar da, topaguneak bilatu ahal izateko. Hasteko, kultura produktura bideratutako ezagutzaren eta laguntza estrategikoaren ekarpena eginez, sortzaileek euren ezagutza propioa bideratu ahal izan dezaten, teknologiak berarekin dakartzan kanal berrietara eta aukeretara. Kanal berriak ditugu hizpide, esaterako errealitate birtualak edota hedatuak (VR-AR) hala nola datuen azterketarako arloa (Big Data) eta ikusleriarekin eginiko interaktibitatea, zeinekin informazioaren ustiapena egitea lortuko dugun (Data Science). Garrantzitsua da azpimarratzea Loraldia elkartearen lehenengo ediziotik Tecnalia-rekin lanean aritu garela, teknologia gure kultura proiektuetara hurbilduko duten proiektuak praktikan jartzea ahalbidetuko duten pilotuak martxan jartzeko.