Lege-oharra

Lege-informazioa

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzu-eskaintzaile guztien obligazioa da zerbitzu-hartzaileei nahiz organo eskudunei bitartekoak eskaintzea apartatu honetan eskaintzen dugun informazio zehatza bitarteko elektronikoen bidez, iraunkorki, erraz, zuzen eta doan eskuratu ahal izateko.
www.loraldia.eus webgunearen titularraren datuak:

  • Titularra: LORALDIA KULTUR ELKARTEA
  • IFK: G95829818
  • Helbidea: Carmelo Gil Doctores kalea, 9 – 6 esk.
    48012 Bilbao
  • Posta elektronikoa: elkartea@loraldia.eus

 

Webgunearen erabilera-baldintzak

www.loraldia.eus webgunea erabiltzean, ulertzen da erabiltzaileak irakurri, ulertu eta osorik eta mugarik gabe onartzen dituela lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan ageri diren gainerako ohar eta jarraibide guztiak, eta hitz ematen du egoki erabiliko dituela legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorriz.
Erabiltzailea ados ez badago, hobe du www.loraldia.eus webgunea ez erabili.
LORALDIA KULTUR ELKARTEAk eskubidea izango du edozein unetan webgune honetako edukiak, informazioak eta hitzak, erabilera-baldintza hauek, pribatutasun-politikak eta gainerako lege-oharrak aldatzeko. Kasu horretan, erabiltzaileei horren berri emango diegu webgunearen bitartez edo posta elektroniko berri-emaile bat bidaliz, hala eskatzen digunari, webgunea erabiltzen jarraitu nahi duten edo ez erabaki dezaten.
www.loraldia.eus webgunean beste webgune edo hirugarrengoen weborri batzuetarako estekak egon daitezke, baina halere, ez du horien gainean inolako erantzukizunik bere gain hartzen, ez baitu horien gainean inolako kontrolik. Horrenbestez, erabiltzaileak guztiz bere ardurapean joko du webgune horiek eskaintzen duten edukira eta onartuko ditu horien erabilera-baldintzak.

Egile eta jabetza intelektualaren eskubideak

Erabiltzaileak onartu eta aitortzen du webgune honetan ageri diren marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarriak, edukiak, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak eta/edo beste edozein elementu LORALDIA KULTUR ELKARTEArenak eta/edo hirugarrengoenak direla bakar-bakarrik, eta horiek bakarrik dutela horrelakoak trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubidea. Webgunean sartzeak ez du esan nahi, inola ere, eskubide horiei uko egiten zaienik, ezta eskualdatu, baimendu edo erabat nahiz partzialki lagatzen direnik ere, berariaz kontrakoa ezarri ezean.
Aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, webgune honetako erabiltzaileek debekatua dute webgune honetako informazioa eta edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein eratara erabiltzea, guztiz nahiz partzialki, LORALDIA KULTUR ELKARTEAren aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.
Webgune honen edukia ezin daiteke erreproduzitu ez osorik eta ez zati batean ere, ez eta eskualdatu eta ez erregistratu ere informazioa berreskuratzeko inolako sistemen bidez, ez inolako eratan eta ez inolako bitartekorik erabilita, aipatutako Entitate horren aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.
LORALDIA KULTUR ELKARTEA bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementu, menu, HTML kode, testu, marka, logotipo, kolore-konbinazio, botoi, irudi, grafiko eta webguneko beste edozein edukiren titularra da, eta halaber, bere edukien egitura, aukeraketa, antolamendu eta aurkezpenarena, edo bestela elementu horiek erabiltzeko dagokion baimenaren jabe da. Webgune honen edukia ezin daiteke erreproduzitu ez osorik eta ez zati batean ere, ez eta eskualdatu eta ez erregistratu ere informazioa berreskuratzeko inolako sistemen bidez, ez inolako eratan eta ez inolako bitartekorik erabilita, aipatutako Entitate horren aldez aurreko baimen idatzirik eduki ezean.
Beraz, erabiltzailea behartuta dago webgune hau, bertako eduki eta zerbitzuak arduraz eta zuzen erabiltzera, Legearekin, moralarekin, jardunbide eta ohitura onekin, ordena publikoarekin, fede onarekin eta erabilera-baldintza orokor hauekin bat etorriz, LORALDIA KULTUR ELKARTEAren jabetza intelektualaren eskubideak ezin zorrotzago errespetatuz.
Erabiltzaileak berariaz debekatua du webgunea erabiltzea legez kanpoko edo debekatutako helburuekin, hirugarrengoen eskubideak kaltetzen dituztenekin edo moduren batean LORALDIA KULTUR ELKARTEAren marka, irudi edo izen onari min egin diezaieketenekin.

Erabiltzaileak, aplikagarri diren baldintza hauek direla eta, bete beharrekoak dituen obligazioak betetzen ez baditu, LORALDIA KULTUR ELKARTEAk jasan dezakeen edozein eratako kalte eta galeren erantzule izango da. LORALDIA KULTUR ELKARTEAk bere eskubideak defendatzearren bidezko lege-ekintzak gauzatzeko eskumen osoa du.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

LORALDIA KULTUR ELKARTEAk ez du bermatzen edukietan birusik edo beste elementurik egongo ez denik, eta beraz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzailea webgunean nabigatzearen ondorioz kutsa daitezkeen balizko birus informatikoek erabiltzaile horien ekipo edo sistemetan eragin ditzaketen kalteengatik.
Era berean, www.loraldia.eus webgunearen titularrak ez du kontrolatzen eta ez bermatzen ere sarbidea etengabekoa izango denik, ezta egoki bistaratu, deskargatu edo erabiliko direnik bere webgunean jasotako elementuak eta informazioak, bere kontrolpetik kanpo dauden faktore edo xehetasunek eragotzi, zaildu edo eten egin baititzakete, eta hala, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen zerbitzuan etenak gertatu, motel ibili edo gaizki funtzionatzen duenean, baldin eta LORALDIA KULTUR ELKARTEAren kontroletik kanpoko arrazoiengatik bada nahitaez, edo erabiltzailearen jarduera iruzurti edo kaltegarri baten ondorioz gertatzen bada.
LORALDIA KULTUR ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen hirugarrengoen webguneetan guri buruz egon daitekeen informazioagatik edo gure www.loraldia.eus webgunearekin atxikita hirugarrengoek dituzten esteken bidez edo bilatzaileen bidez jaso daitekeenagatik.

Adin txikikoek webgunea erabiltzea

Adin txikikoek onartua dute www.loraldia.eus webgunean sartzea, nahiz eta 18 urtetik gorakoek eta adin txikiko emantzipatuek bakarrik erosi ahal izango dituzten bertako artikuluak. Adin txikikoren batek informazioa eskatu nahi badigu edo datu pertsonalak ematen badizkigu, 14 urte baino gehiago baditu bakarrik egin ahal izango du bere kabuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso-agintea duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta honek, haren izenean, baimena emango du enpresak haren datu pertsonalak erabil ditzan, eta horrenbestez, adin txikikoak beren ardurapean dituztenen erantzukizuna izango da beren ardurapeko adin txikikoen adinerako egokiak diren webgune honetako zerbitzu eta edukiak zein diren erabakitzea.

LORALDIA KULTUR ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, baldin eta aipatutako adin hori duten adin txikikoek, betebehar hauek urratuz, beren datu pertsonalak ematen badizkigute.