Loraldia Eskolak 2023-24 ikasturterako eskaintza zabaldu du

Loraldia Eskola

Loraldia Eskolak 2023-24 ikasturterako eskaintza zabaldu du

Loraldia Eskola euskal kultura garaikidea sustatzeko eta ikustarazteko egitasmoa da.

Hezkuntza arloan euskal kultura garaikidearen transmisioa du helburu. 

Gaurko haur eta gazteek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsuak eskainiz, haurrak eta gazteak, euskarazko kulturaren unibertsora hurbiltzean dago.

Gure asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da; eskola adineko pertsonen artean, haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara, eskolako orduetan, hezkuntza curriculumean txertatuta.

Loraldia Eskolaren esperientzia

Urte hauetan hamaika egitasmo burutu dira Loraldia Eskolan. Hauek dira datuak:

  • 7 ikasturtetako esperientzia daukagu
  • 26 eskolatan izan gara
  • 1.315 ume eta gaztetik gora parte hartu dute
  • 5 proiektu ezberdin burutu ditugu
  • 20 ikuskizun (publikoari zuzenduak) egin dira
  • 10 erakusketa publiko egin dira

2023-24 ikasturterako eskaintza

2016. urtean, transmisioari eragiteko asmoz, marrazten hasi ginen artelanaren sorkuntzak aurrera darrai, eta lan horretan, aurten ere, kolektiboki, esperimentazioz, elkar eraginez, eta bereziki sormenetik, Loraldia Eskolak, hurrengo egitasmo proposamenak aurkezten ditu.

2023-2024 ikasturterako 6 egitasmo ezberdin proposatzen ditugu. Hartzaile talde ezberdinetara zuzentzen da hauetako bakoitza, eta helburu ezberdinak betetzea du helburu.

Eskola bakoitzean gauzatzerakoan, zentro horrek dituen behar zehatz, eta ikuspuntu zein egoerara moldatzeko saiakera egiten dugu. 

Ikastetxeen izen emate epea zabalik dago ekainaren 2ra arte.

Izena emateko

Ikastetxe bat Loraldia Eskolako programan parte hartu nahi izanez gero webgunean jasotako inprimakia bete behar du.

Loraldiatik harremanetan jarriko gara, prozesuari hasiera emateko.

 

Loraldia Eskolako proiektuak