Loraldia Eskola Martxan! Datozen hilabetetako proiektuak eta ikastetxe parte hartzaileen esperientziak

Loraldia Eskola Martxan! Datozen hilabetetako proiektuak eta ikastetxe parte hartzaileen esperientziak

Loraldia Eskolak euskal kulturaren transmisioa lantzen du hezkuntza arloan.
Euskal Kulturaren transmisioa helburu, sormena landuz eta euskaraz.

 

Emanaldiak ikastetxeetan

Loraldia Eskolak hamaika proiektu ezberdin garatzen ditu ikastetxeetan. Horietako batzuk 3-4 hilabetetan burutzen dira eta datozen astetan parte hartzaileek euren ikastetxeetako komunitatearen aurrean egindako lana erakutsiko dute, badela erakusketa baten bitartez, badela emanaldi publiko baten bitartez.

LOREKOLORE

Lorekolore, euskaraz, euskaratik eta gure kulturaren trasmisioa helburu, eskola bateko komunitate osoa inplikatzera datorren egitasmoa, Barakaldoko Mukusuluba eskolako LH2, LH4 eta familiekin burutuko dugu.

AIREAN

Etxebarrian, Manuela Zubizarreta eskola txikian, LH3-LH4ko ikasleekin, 80.hamarkadatik hasi eta gaur egunerarteko euskal musikaz arituko gara irratsaio formatuan.

TTIPIA

Eta Gatikako eskola txikian ere, Ttipia proiektuarekin, sortzaile berriak plazaratzea, eta arte plastikoekin esperimentatzea izango dugu xede.

KAMARA SARTU

Portugaleteko Ballonti Institutoko, 1go Batxilergoko ikasleekin euskal kulturaren transmisioa ikus-entzunezkoen bidea erabiliz burutuko dugu; ikasleek ikus-entzunezko bat sortuko dute,euskal kultura gaitzat harturik.

 

Loraldia Eskolako proiektuak ezagutu itzazu

Hauxe da ikasturte honetan parte hartzaileetako zenbaitek bizi izan duten esperientziaren laburpena.

Lorekolore proiektua

 

Kamara sartu proiektua