2019/10/03

 

Loraldia eskolak, mozorrotutako aurkezpenekin, abiatu du ikasturtea. Gozatzera goaz!

 

Urriko lehen egunekin batera eman diogu hasiera aurten ere, Loraldia Eskolari. 4. urtea da dagoeneko, Euskal Herriko adin eta herri desberdinetako haur eta gazteekin, lanean, ikasten eta disfrutatzen gabiltzala.

 

Gure kulturaren trasmisioa dugu helburu, eta bide hortan sormena dugu lagun.

 

Ikasleek, historiaz, arteaz eta orohar kulturaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dute esku artean. Norbanakotik eta kolektibora, nor diren, zelan sentitzen diren, zein trebetasun eta muga dituzten ezagutuko dituzte. Adierazpide artistiko eta kulturaletan zein emozio sortzen zaizkien, eta hoiek nola bideratu eta kudeatu ere praktikan jarriko dute. Irudimena, mugimendua, irakurketa, ahozkotasuna, erritmoa, antzezpena, kantua, musika eta arte plastikoekin esperimentatuz, beraien adierazpide propioaren hautua egin, eta sortu egingo dute.

 

6 hilabeteko bidea izango da elkarrekin egingo duguna. Aurtengoan, Getariko Iturzaeta Herri Eskolako LH 5 eta 6.mailako 50 ikasle, Dimako Ugaran Eskolako LH 5 eta 6.mailako 30 ikasle eta Loiuko Lauro Ikastolako 4.DBH-ko 20 ikasle izango ditugu bidelagun. Lore Jokoak ardatz, pastoral gaurkotu baten ikuskizun bat aurkeztuko digute.

 

Oraindik hasi berritan gaude, baina bukaera ere, ortzimugan dugu. Martxoaren 26an, Loraldia Festibalaren barruan, Bilboko Azkuna Zentroan izango da.

 

Bitartean, disfrutatzera goaz!