Loraldia Eskolak topaketa bat antolatu du
Loraldia Eskola euskal kultura garaikidea sustatzeko eta ikustarazteko egitasmoa da.
Hezkuntza arloan euskal kultura garaikidearen transmisioa du helburu.
Gaurko haur eta gazteek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsuak eskainiz, haurrak eta gazteak, euskarazko kulturaren unibertsora hurbiltzean dago.
Gure asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da; eskola adineko pertsonen artean, haur hezkuntzatik bigarren hezkuntzara, eskolako orduetan, hezkuntza curriculumean txertatuta.
Loraldia Eskolaren esperientzia
Urte hauetan hamaika egitasmo burutu dira Loraldia Eskolan. Hauek dira datuak:
- 7 ikasturtetako esperientzia daukagu
- 26 eskolatan izan gara
- 1.315 ume eta gaztetik gora parte hartu dute
- 5 proiektu ezberdin burutu ditugu
- 20 ikuskizun (publikoari zuzenduak) egin dira
- 10 erakusketa publiko egin dira
Loraldia Eskola topaketa
Loraldia Eskolako lan-lerroaren berri eman nahi dugu irakasle eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendutako topaketa baten bitartez.
Loraldia Eskola hezkuntza arloan euskal kultura garaikidearen transmisioa sormenetik lantzen duen egitasmoa da.
Haur Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergora bitartean burutzeko 6 proiektu ezberdin eskaintzen ditugu.
Topaketaren ezaugarriak
Noiz: 2023ko maiatzaren 8an, astelehenarekin
Non: Euskararen Etxea, Agoitz Plaza, 1, 48015 Bilbo
Programa: Bi partetan banatua
- 9:00 – 11:00
Loraldia Eskola egitasmoaren orain arteko esperientzien elkar-trukaketa (orain arte parte hartu duten ikastetxeei zuzendua) - 11:30 – 13:00
2023-2024 Loraldia Eskolako proiektuak aurkeztu ezezik, azken urtean landu dugun “Euskal kulturaren transmisioa hezkuntza aratuan” txostenaren emaitzak aurkeztuko ditugu
Izena-ematea
Dohainik. Plazak mugatuak dira. Hemen sakatu izena emateko.