Beurko institutuko ikasleen lanak
Barakaldoko Beurko institutuko batxiler artistikoko ikasleek, sortzeko baliabide asko dituztela, eta sormenerako berezko doaia dutela erakutsi dute proiektu guztian zehar.
Musika talde emergenteak, stop motiona eta Bizkaiko lurraldea, Hip-hop-a, Barakaldoko rap abeslari famatu bat izan dituzte izpide. Kultur adierazpide garaikideen inguruan ikus-entzunezkoak sortzeaz gain, beraiek ere, kultur disziplina anitzen sortzaile bilakatu dira; musikari, grafitilari, stop motion egile paperetan ere, gustora aritu dira.
Musika Labean proiektuaren partaideak adibidez, gazte musikarien inguruko ezkerraldeko erradiografia bat erakusteaz gain, Bilborock-en aurkezpen polit bat egiteko, kanta bat konposatu, musikatu eta grabatu dute. Aurkezpenean ere, kulturasortu dute.