Loraldia Eskolako Ttipia erakusketa Zornotzan

Loraldia Eskolako Ttipia erakusketa Zornotzan

Loraldia Eskolak 2022-23 ikasturteko lehen hiruhilekoko egitasmoak burutu ditu.

Loraldia Eskolak kultura bizitzaren erdigunean kokatzeko, beharrezko dugun trasmisioa helburu du eta proiektu ezberdinak bideratzen ditu hezkuntza arloan, maila eta helburu ezberdinetara zuzenduta.

Horietako bat Ttipia dugu, haur hezkuntzako haurrk artearen adierazpen ezberdinekin lotzen dituena. Zornotzako Andra Mari Ikastolako HH5 urteko haurrak izan dira proiektu hau aurten bideratu izan duten lehenengoak eta horren emaitza ikusgai izango dugu Ttipia erakusketan, Zornotzako Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan, urtarrilaren 14tik 28ra bitartean.

Udazkenean, ikastolan Ttipia proiektuaren bitartez ezagututako 4 artista plastikoren adierazpide artistikoan oinarrituz (EIDER EIBAR Ilustratzailea, AINHOA ORTELLS margolaria, ELENEA MENDIZABAL eskultorea eta ERIZ MORENO argazkilaria), esperimentaziotik, jolastuz eta sormenez, artelan ikusgarriz osatutako erakusketa bat osatu dugu.

Haurrek, egitasmo honen bitartez, sentipenak adierazteko kulturak betetzen duen paperaz ohartu dira, baita erakargarritasun kulturalaren indarraz jabetu ere. Ea guk ere, gure ondorengoen bide bera hartzen dugun, eta kultura gure bizitzen erdigunean jarri eta bizi egiten dugun.

Gonbita luzatuta geratzen da…