Euskaraz sortzen diren kultur adierazpen anitzek lekua izan dute Loraldia Festibalean. Are gehiago, Loraldia agente dinamizatzailea bilakatu da eta sortzaileak zirikatu izan ditu lurralde berriak ikertzeko, inoiz agian uste izango ez luketen diziplinak lantzeko, ikuskizun erakargarriak sortzeko eta euren sormena Bilboko erdigunera ekartzeko.