Loraldia proiektuaren sorreratik, kulturaren transmisioa izan da gure helburu nagusienetako bat. Etorkizunera begira dagoen kultura proiektu bat, gure jatorria alde batera ez uztea zaintzen duena.
Loraldia Kultur elkarteak Lorazainaren figura sortu zuen festibalaren hirugarren edizioan. Egun ia 2000 lagunetako komunitatea osatu da.
2019tik aurrera festibalaren egun batean Lorazain Eguna ezarri da eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa da komunitate honetako kideentzat.
Aurtengo Lorazain Egunean dantza ikuskizun bat eskainiko da, MugMus Laborategiak sortutako Garaiz 60 T.M. lana, literatura uztartzen duena. Alaia Martin izango da ikuspegi literarioa eskaintzearen arduraduna
Bozak izeneko esperientzia digitalaren bigarren edizio honek Euskal Herriko kantak, poesia eta hausnarketak biltzen ditu. Bilboko Guggenheim museoan izango da, eta streaming bidez ikusteko aukera egongo da, loraldia.eus eta eitb.eus webguneetan.
Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan obra Loraldia Kultur Elkartearen produkzioa da eta Eulalia Abaitua, lehendabiziko euskal emakume argazkilaria, izango da protagonista.
Mira Hadi. Eulalia Abaitua, andre-begietan obra Loraldia Kultur Elkartearen produkzioa da eta Eulalia Abaitua, lehendabiziko euskal emakume argazkilaria, izango da protagonista.