– EUSKAL KULTURA GAUR –
Loraldia proiektuaren sorreratik, kulturaren transmisioa izan da gure helburu nagusienetako bat. Etorkizunera begira dagoen kultura proiektu bat, gure jatorria alde batera ez uztea zaintzen duena.
Gerorik balego ikuskizunean literatura, bertsolaritza eta musika batzen dira Loraldia Festibalaren zortzigarren edizioari agur esateko. Urtero bezala, formato honetako ekintzak ixten du Loraldia.
Alaine Agirrek testu original bat sortu du ekitaldi honetarako, eta pieza hori abiapuntu hartuta, hiru bertsolarik eta musikari batek beraien pieza propioak sortu beharko dituzte.
Muguruza Mani-fest kontzertuan Fermin Muguruzaren abesti ezagunenen berrikusketaz gozatzeko aukera egongo da.
Ekitaldi honetan hiru sortzaile-talde izango dira protagonistak: Juantxo Arakama eta Asmathic Band; La Basu eta Basatiak; eta Nerea Erbiti, Ion Celestino eta Eskola Ergatiboa.
Izar & Star elkartearekin elkarlanean eramandako ekitaldia da hau.
2021/03/20 Argazki Bilduma: Mira Hadi. Eulalia Abaitua Andre-Begietan Argazkiak: David Herranz