JARDUERA ILDOAK ETA PROIEKTUAK

Euskaraz sortzen diren kultur adierazpen anitzek lekua izan dute Loraldia Festibalean. Are gehiago, Loraldia agente dinamizatzailea bilakatu da eta sortzaileak zirikatu izan ditu lurralde berriak ikertzeko, inoiz agian uste izango ez luketen diziplinak lantzeko, ikuskizun erakargarriak sortzeko eta euren sormena Bilboko erdigunera ekartzeko.

Loraldia Festibalak lekua egin dio sormenari, hitz handitan. Sortzaile berriak deskubritu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, emakume sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini die, sortzaileen arteko lankidetza sustatu du, iturri zaharretik edan eta unibertso berrietara zabaldu du euskaraz sortutako kultura. Bilbo bilakatu dugu euskal kulturaren plaza handia urtero hilabete batez. Eta emozioak piztu ditu.

Urte hauetan komunitate sendoa sortu dugu inguruan. Lorazainaren figura martxan jarri genuenetik ia 1800 lagun bildu ditugu. Kulturzale norbanako hauekin interakzioa eta harreman estua sustatzeko ekintza ezberdinak bideratzen ditugu.

A_loraldia2
Zer da

Jarrai gaitzazu Sare sozialetan
Loraldia Festibala Berriak