Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo eta Arrigorriaga. Udazkenean ere loratu da

Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo eta Arrigorriaga

Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo eta Arrigorriaga. Udazkenean ere loratu da

Udazkenean ere loratu da. Arrigorriagan eta Zaratamon eman dugun astea oso emankorra izan da, zinez. Erein dugu. Liliak biztu eta hamaika emozio bildu ditugu gure baitan. Oi bihotz lau gelatako!

 

Erreferente erraldoiak plazartu ditugu: Mikel Laboa, Kukai, Joseba Sarrionandia, Iñaki Salvador… Belaunaldi berrietako sortzaileei plaza eskaini diegu: Ines Osinaga, Iratxe Fresneda, Alaine Agirre, Olatz Salvador, Pauline & Juliette… Haiek “gu” gara.

 

Hegan egiteko ez da hegorik behar, Loraldiaren gogoa baino ez. Txoria nuen maite. Zer gara gu? Nor gara gu? Arrigorriagan eta Zaratamon aske izan gara, sormen garaikideari esker.