I. Ardatza: Euskarazko kultura industria sustatzea

Loraldia proiektuaren sorreratik, kulturaren transmisioa izan da gure helburu nagusienetako bat. Etorkizunera begira dagoen kultura proiektu bat, gure jatorria alde batera ez uztea zaintzen duena.

 

Gure hizkuntza, gure kultura, belaunaldiz belaunaldi familia esparrutik transmititu izan da. Azkeneko lau belaunaldietan, transmisioa eraginkorragoa eta iraunkorragoa izatea ahalbidetu duten kanal berriak bultzatu dira. Loraldia ibilbide hau sakontzera konprometitzen da, ikuspegi globalaren arabera definitutako garai honetako gure kulturaren transmisioa eustea ahalbidetuko duten ideia berritzaileen eskaintza eginez.

Helburu estrategikoak:

  • Ikusleria berria (gazteak eta haurrak) txertatzea euskarazko kulturaren unibertsoan, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsu batekin identifikatuz.

 

  • Teknologiaren bidez kanal berriak sortzea, ohiko euskal eredutik eredu irekiago eta integratzaileago batera eboluzionatuko duen kultura transmisioaren eredu berri bat diseinatuko duten gazteen eskutik.

 

  • Gure kultura ondarearen ezagutza sakontzea, bidea ireki duten eta euskal kulturaren historian behar adinako ospea eskuratu ez duten sortzaileak baloratuz.

 

  • Kulturarekin lotutako sormena sustatzea, ideia erakargarrien eta berritzaileen ekarpena eginez, proiektu berritzaileetan teknologiaren erabilera eginez eta diziplina zein ardura berriak txertatuz.

 

  • Gure kulturaren ezagutza eta transmisioa sustatuko duten beste kultura batzuekin zubiak eraikitzea.
Loraldia Kultur Elkartea
Loraldia Kultur Elkartea
Loraldia Kultur Elkartea

JARDUERA ILDOAK ETA PROIEKTUAK

Kulturaren ikusgarritasuna

Jadanik Gabriel Arestik 70. hamarkadan erreibindikatzen zuenarari jarraiki, euskarak etorkizuna izango du baldin eta nazioarteko arloan toki bat izatea lortzen badu. Loraldia Bilbotik abiatzen da hiriburu bizkaitarrean indartzea lortzeko asmoz, abiapuntu hori oinarritzat hartuta lehenengo euskal lurraldean zehar eta geroago planetako beste toki batzuetan, bere ardatz estrategikoak hedatuko dituen sare bat sortzeko. Loraldia Kultur Elkarteak, soilik hiru urteko ibilbidearekin, jadanik sustrai sakonak finkatzea lortu du, horrela gure ametsari ekiteko aukera erraztuz.

 

Ziur gaude hazkunde erradikal hau (Bilbo-Euskal Herria-Europako hiriak) euskal kulturaren etorkizunerako oso onuragarria izango dela. Gure lurraldean sustraiak garatuz doazen heinean, nazioarteko mailan izena eta ospea barreiatuz joango garela.

Kultura sormenaren sustapena

Loraldia elkartearen izpiritua ekintzailea eta sortzailea da. Ez da soilik euskal kulturaren kontainer bat, aldiz kultura berri bat bultzatzea, eragitea, piztea, ekoiztea, etab. bilatzen du. Jarduera ildo honetatik, gure helburuak diziplina artistiko guztietan ezartzeko kultura eduki berrien ekoizpena bultzatzean oinarritzen dira.

 

Loraldia elkartean kultura behatoki bat dago erabilgarri, euskarazko kulturak estaltzera edota finkatzea lortu ez dituen eremuak aztertzera datorrena, baita eskaintzarik berritzaileena ere. Horrela sormena bultzatu nahi dugu, eremu horiek bat-bateko ideiak hala nola eduki berritzaileak ahalbidetuko dituzten produktuekin hornitu ahal izateko.

 

Loraldia Kultur Elkarteak ez ditu soilik diseinatu kulturaren sormena bultzatzeko moduak, aldiz modu aktiboan parte hartu du ekoizpen propioan, jaialdiaren hiru ediziotan horiek gauzatzera helduz: proposamen eszeniko berriak (Strip-tease, Anton Abbadia, Eutsiko diogu Pete!…), joera eguneratuenek dakartzaten eduki berriak (scratch, body modification, beatbox, Dj…), sortzaileen arteko kolaborazio proposamen berriak (Maddi Oihenart-Anari, Lou Topet-Izaro-Aiora Renteria-Eñaut Elorrieta, Kalakan-On…), kultura transmisioko mintegien ekimen berriak (Eñaut Elorrieta-Mikel Markez, Mixel Etxekopar, Rafa Rueda-Gotzon Barandiaran…).

Kultura eduki berrien ekoizpen propioa da eta izango da proiektu honetako helburu nagusienetako bat. Une bereziak eta errepikaezinak eskaintzeko zaletasunarekin sortutako ekoizpenak dira. Denboran zehar iraunkorra izango den osagai emotibo bat ekartzea bilatzen duten zuzeneko esperientziak. Gainera, euskal geografian eta hiri europarretan barreiatutako edukiaren baitan hartu behar dira. Dinamika hori jadanik abian jarri da 2017an, Euskal Herriko antzoki ezberdinetan garatutako Eutsiko diogu Pete! Bira txikiarekin eta Madrilgo Strip-tease jardueretako baten aurkezpenarekin. Gure helburua da ekoizpen propio hauek dinamizatzea, Loraldia elkartearen erreferente bat izateko eta gure kulturaren azkeneko joerak erakusteko.