Ttipia proiektua
Zornotzako Andra Mari Ikastolako 5 urteko haurrekin, Ttipia izeneko proeiktuarekin dihardu. Okela Sormen Lantegiak egindako Check Point lanaren, eta ondorioz sortutako eta jardunean dabiltzan artista plastikoen zerrendari esker ezagututako 4 artista plastiko eta beraiei dagozkien diziplinak ezagutaraztea lortuko dugu.
Haurrek, trukean, ilustrazio, argazkingintza, margolan eta eskultura diziplinetako artelanak sortuko dizkigute. Zornotzako Zelaieta Zentroan eta Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai egongo dira martxoan zehar, haurren irudimen eta begiradetaz disfrutatu nahi baldin baduzu.
Munduko Loreak
Azkenik, hasi berriak gara, Izurtzan bizi diren 20 inguru gazte etorkinekin lanean. Euskal kultura garaikidearen eta afrikar kultura garaikidearen arteko feed back-a helburu.
Euskal kultura orokorraren eta garaikidearen inguruko zertzeladak emango dira, oso modu ludikoan (ez dira saio teorikoak egingo). Jolasak, material grafikoa, irteerak etabarren bitartez transmitituko dira edukiak. Aldi berean, beraien herrialdeetako kulturetaz hitz egingo dugu. Adierazpenen arteko alderaketak oinarri. Euskal kultura, eta kultura afrikarraren arteko feedback-a gazteak zubilan.
Sormen lana euskal kultura eta beraien kulturen adierazpenak nahasten dituen mural batean gauzatuko da. Artista batek egikarituko du, beraien ideia. Gazteek murala margotuko dute. Izurtzako udalaren babes eta elkarlanaz, horma irudi hau maiatza ekaina bitartean egingo da.