-->
lorazaina-abantail-ugari-eskaintzen-dituen-komunitatea

Lorazaina, abantail ugari eskaintzen dituen komunitatea


Loraldia zalea zara? Gure proiektua zure gustukoa da? Lorazaina zara? oraindik batu ez bazara komunitate honetara, hemen dituzu lor ditzakezun abantail eta aukerak. Animatu zaitez!

 

Lorazainak Loraldia Festibalaren zaleak dira. Norbanakoz osatutako komunitatea da.

Doakoa da komunitate honetara batzea; lagun egiten den kideari ez zaio ezer eskatzen. Baina, aldiz, Lorazaina izateak abantail eta aukera handiak eskaintzen ditu.

Lorazaina izateak eskaintzen dituen abantailak

Ikuskizunak:

  • Ekinaldi bereziak ikuskizun batzuetan.
  • Sarrerak prezio berezian eskuratzeko aukera.
  • Informazioa lehentasunez jasotzea.

Beste ekintza batzuk:

  • Urte osoan zehar zozketa eta beste ekintza batzuetan parte hartzeko proposamena.

Eta edizio honetan zer?

2018ko edizio honetarako hauek dira prestatu ditugun abantailak:

Izaroren kontzertua

Izarok Arriaga Antzokian emango dio hasiera “Eason” disko berriaren girari. Kontzertu honetarako sarrerak ia agortuta daude dagoeneko. Baina guk kopuru bat gorde dugu eta hauek Lorazainei bereziki eskainiko dizkiegu. Laster izango duzue horren berri.

Herejeen alaba

Ikuskizun honek Joseba Sarrionandiaren narrazio bat du abiapuntu: “Kristalezko bihotza” (Narrazioak. 1983 – 2011). Ander Berrojalbizek burutu du gai honi buruzko ikerketa historikoa eta “Herejeen alaba” jarri dio izen. Martxoaren 11an Ander Lipus aktoreak Berrojalbizen obra irakurriko du, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri duena. Irakurketa musikaz girotuta izango da, Maider Lopez Delgadok (biola) eta Ander Berrojalbizek (arrabita) osatzen duten Khantoria taldearen eskutik.

Ikuskizun honetara gerturatzen diren Lorazainak “Herejeen alaba” liburu honen ale bat jasoko dute opari gisa.

 

Eta baliteke sorpresa gehiago izatea…

Zelan lagundu dezakete Lorazainek?

Eskatzen dizuguna Loraldia publikoki laguntzea da, ahal duzun neurrian eta moduan.

Zelan? Hainbat aukera daude guztion esku:

  • Ekintza eta ikuskizunetan parte hartzea
  • Egitaraua zabaltzea
  • Gure mezuak sare sozialetan hedatzea eta partekatzea
  • Zure iritzia eta komentarioak bidaltzea
  • Ekintza eta ikuskizunen ingurukoak sare sozialetan zabaltzea

Ikusten duzunez, hamaika modu dago atxikimendua adierazi eta Loraldia hedatzen laguntzeko.

Zer egin behar da Lorazain izateko?

Ondo, honezkero konbentzituta zaude; zer egin behar da orain?

Oso erraza da. Hemen sakatu eta datuak bete. besterik ez!

Iruzkinak