Lorazaina

Zer da Lorazain komunitatea?

Loraldia Festibalaren zaleen komunitatea da Lorazainena. Lorazainak Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da Lorazain izatea eta abantail eta aukera ugari ditu:

  • Ikuskizun bereziak taldearentzat.
  • Ikuskizunetako sarrerak prezio berezian eta aldez aurretik erostea.
  • Ikuskizunei buruzko informazioa lehentasunez jasotzea.
  • Opari bereziak.
  • Urte osoan zehar zozketa eta beste ekintza batzuetan parte hartzea.

Lorazainak logoa

Eta zer egin behar dute Lorazainek?

Ezer ez. Eskatzen diegun lan bakarra Loraldia publikoki laguntzea da, ahal duten neurrian eta moduan.

Zelan? Hainbat aukera daude guztion esku:

  • Ekintza eta ikuskizunetan parte hartzea
  • Egitaraua zabaltzea
  • Gure mezuak sare sozialetan hedatzea eta partekatzea
  • Zure iritzia eta komentarioak bidaltzea
  • Ekintza eta ikuskizunen ingurukoak sare sozialetan zabaltzea

Hamaika modu dago Loraldia laguntzeko. Animatuko zara?

 

Loraldiaren 5. edizioan abantail handiak

Martxoaren 15ean Loraldiaren 5. edizioari ekingo diogu. Honetan ere Lorazainek sarrerak prezio berezian lortzeko aukera izango dute.

2018ko abenduan hasita eta 2019ko otsailaren 28ra bitartean. webgune honen bidez erositako sarrerak prezio berezian lortuko dituzte.

Ikuskari edo ekintza bakoitzaren atalean sarrera erosi ahal izateko botoia prest daukazu. Hori sakatu eta erosketa adierazitako salneurrian egingo duzu.

 

Nola bilakatu zaitezke Lorazain?

Edozein unetan Lorazain egin zaitezke.

Sakatu botoia eta datuak bete.

IZAN ZAITEZ LORAZAINA!

 

Bizi Loraldia esperientzia!