Aukeran dantza konpainiak Migratzaileak obra aurkeztuko du Bilbon Loraldia Festibalean bere 25. urteurrena ospatzeko
- Migratzaileak obraren bitartez Aukeran dantza konpainiak migrazioaren inguruan emozioak eta galderak eragin nahi ditu publikoarengan. Martxoaren 12an estreinatu du Victoria Eugenia Antzokian eta Loraldia festibalekoa Bilboko aurkezpena izango da.
- Dantza konpainiak 25 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Loraldia Festibalean estreinatuko du ikuskizuna. 1997an Aukeran lehenengo ikuskizuna sortu zuenetik, Migratzaileak Aukeranen 15. ikuskaria da.
- Pieza honen sorkuntzan parte hartu dute, besteak beste: Edu Muruamendiarazek zuzendari gisa, Oier Guillanek egin du gidoia eta Xabi Aburruzagak musika konposatu du eta argiztapena Carlos Solanok.
Loraldia Festibalaren zortzigarren edizioa estreinaldiz beteta dago, eta Aukeran dantza konpainiak bere estreinaldi propioa ekarri du, Migratzaileak dantza ikuskizuna: “Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea da. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak”. Martxoaren 25ean izango da estreinaldia, Arriaga Antzokian.
Migratzaileak, emozionak eta galderak sortarazi
Aukeran dantza konpainiak, bere 25. urteurrena ospatzeko, ikusleak hausnartzera gonbidatu nahi ditu: ez dadila norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi nahi da dantzaren eta jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
25 urte taulen gainean
Edu Muruamendiarazek Aukeran dantza konpainia sortu zuen orain dela 25 urte, eta bertatik dantzariez gain, koreografoak, musikariak, idazleak, eskena zuzendariak etab pasatu dira. Mugimendu asko izan dute urte hauetan, eta mugimendu horri esker proiektu berri eta diferentetara mugitu izan ditu. Gaur egun dantzari berri eta gaztez osatuta dago konpainia, daukaten ilusioa, errespetua, ahalegina eta elkartasuna tauletan espresatzen dute. Urteetan zehar hainbat ikuskizun aurkeztu dituzte, eta bere aurreko obra, Biz Hitza, Loraldian aurkeztu zuten ere.
1997an Aukeran izeneko ikuskizuna sortu zuen taldeak, aurkezpen gisa. Horren ondoren beste 13 etorri dira, besteak beste: Izena duen guztia omen da (2003); 10. urteurrena (2007), Gernika, mihise gaineko dantza (2009); Geltokia (2014); Maurizia (2016); edota Biz Hitza (2019), Loraldia festibalean estreinatuta.
Horrez gain hamaika kolaborazio egin izan dituzte Kepa Junkera, Carlos Saura, Arriaga Atzokia, Alos Quartet, edota Crystal Fightersekin, esaterako. Nazioarteko azoka eta jaialdietan parte hartu izan dute baita ere.
Aukeran dantza konpainiaren Ibilbide emankorra izan da mende laurden honetan. Euskal Herriko antzoki esanguratsuenetan igo dira oholtzara konpainiako dantzariak, baita atzerrrian ere: Filipinak, Argentina, Washingtonen, Frantzian, Alemanian eta Europako beste herrialdetan besteak beste. Sorreratik, ikuspegi berritzailea proposatu du konpainiak, dantza tradizionalaren urratsak abiapuntu hartuta, dantzaren beste hainbat diziplinekin uztartuz eta bide desberdin bat sortuz; Koreografi-proposamen honek ikusleen mugimendu garrantzitsu bat pizten du eta ibilbide emankor bat eragiten. Oinarria dantza tradizionala izanik, konpainiari izaera berezia eman dion beste kode eta narratiba garaikideak uztartu ditu: Aukeran, Sutargi, Izena duen guztia omen da, Bideak, Aukeran 10 urte, Gernika, Burnia, Geltokia, Fusioak, Maurizia, Aukeran 20 urte, Maurizia naz, Biz hitza, Hurrengo geltokia eta 2022an Migratzaileak. Mende laurdeneko ibilbidean filosofia horri heldu dio: sustrai tradizionalak abiapuntutzat hartzea, berrikustea eta eguneratzea lengoaia esperimentalaren bidez.
Migratzaileak lanaren sortzaileak
Edu Muruamendiaraz
Edu Muruamendiaraz Aukeran dantza konpainiaren sortzailea, koreografoa eta zuzendaria da; dantzaria ere konpainiaren sorreran. Bere oinarrizko formakuntza dantza tradizionala izanik, ibilbide profesionala garaikidea eta tradizionalaren arteko esperimentazio eta berrikuntzara bideratuta egon da, ondorioz koreografia berritzaileak sortu eta osatu ditu berak zuzendutako lanetan. 1994, 1995, eta 1996 urteetan Gipuzkoar Aurreskuko eta Dantza Solteko Euskadiko txapelduna izan zen eta Donostiako Zinemaldiko dantzari ofiziala hainbat urteetan zehar.
Aholkulari artistiko eta koreografo lanetan aritu da azken urtean, Pier Paul Berzaizek zuzendutako Haien ametsa gurea da (Amaiur) antzezlanean eta El Caserio (2011, 2013, 2019), Ainhoa Artetarekin, Arriaga eta Oviedoko Campoamor antzokien arteko koprodukzioan besteak beste.
Konpainiaren sortzaile, koreografo eta zuzendari, dantzaria ere konpainiaren sorreran; Bere oinarrizko formakuntza dantza tradizionala izanik, ibilbide profesionala lengoaia garaikidea eta tradizionalaren arteko esperimentazio eta berrikuntzara bideratuta egon da, ondorioz koreografia berritzaileak sortu eta osatu ditu berak zuzendutako lanetan.
Donostiako Zinemaldiko dantzari ofiziala hainbat urteetan; Kepa Junkera, Oreka TX musikariekin edota Euskadiko gazte Orkestrarekin, elkarlanean aritu da; Carlos Saura, zinegile ospetsuaren Iberia filmean parte hartu du; Bilbao Ballet elkarteak, Euskaldunak eta Dantza, ekitaldietan ere izen handiko dantzari profesionalekin partekatu du eszenatokia, Lucia Lacarrarekin eta Igor Yebra, besteak beste.
Aholkulari artistiko eta koreografo lanetan aritu da azken urtean, Pier Paul Berzaizek zuzendutako Haien ametsa gurea da (Amaiur) antzezlanean eta El Caserio (2011, 2013, 2015, 2019), Arriaga Antzokia eta Oviedoko Campoamor antzokien arteko koprodukzioan, besteak beste.
Hezitzaile gisa, hainbat dantza eskoletan irakasle izan da eta aritzen da Euskal Herriko hainbat herritan, baita atzerriko dantza eskoletan ere, Pariseko Eskualdeko Kontserbatorioan (2011) irakasle eta ikasleei zuzendua, besteak beste.Egun, dantzaren sentsibilizaziorako hainbat proiektu bultzatzen eta zuzentzen ditu Urnietako Sarobe AEGarekin elkarkidetzan.
Oier Guillan
Oier Guillan Bermudez idazlea, kazetaria eta antzerkigilea da. Mikelazulo kultur elkartean hasi zen sormen-lanei loturiko bidea.
Literaturan hainbat generotako lanak plazaratu ditu: Poesiaren arloko azken lanak Eskuen sustraiak (Susa 2009) eta Elkartasun basatia (Susa 2013); Antzerkiaren arloan Munduko jakintsurik tontoena (Batbada 2009), Herio heroi/Arra. Arraroa (Artezblai 2010), Mr. Señora (Txalaparta 2016) eta Aire ikusezina (Algaida 2019); Nobela eta saiakeraren arteko liburu hibrido bat plazaratu du, Zauri Bolodia (Txalaparta 2018).
2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, hainbat arte diziplinetan dauden hamaika lagunek osatzen duten kolektibo da. Artistentzako plataforma gisa eta sorkuntzarako elkargune gisa tresna eraginkor bat izateko asmoarekin sortzen da. Talde honekin sortu ditu, besteak beste: Hura ez da lekua (2011), Poza (2012), Su izan nahi (2015), Miss Karaoke (2017), Zanbuia! (2018)
2019ko otsailean Dantzertiren enkarguz sortu zuten Zauri Bolodia Performance.
Dejabu, Anakrusa, Rouge Elea eta Kamikaz taldeen kolaboratzailea izan da, eta oholtza gainean arte diziplina ezberdinak uztartu dituzten proiektuetan parte hartu du.
Xabi Aburruzaga
Xabi Aburruzaga musikaria, interpretea eta konpositorea da. 7 urte bete zituenetik, musikarekin duen lotura etengabea izan da. Akordeoiarekin hasi zen, baina laster trikitixarekiko zaletasunak agertokietara eramango zuen.
Lehen konposizio batzuen ondoren, argitaletxeen arloan, Bizkaiko Trikitixari buruzko liburu bat idazten hasi zen (Bizkaiko Trikitixa 2005), bi urte geroago izen bereko disko bat atera zuen eta beste bost lan jarraitu diote (Denboraren Naufrago 2009; Geure 2013; Keltik 2016; Bost 2020 eta Aurrez aurre, 2021). Munduan zehar ibili da (Europan eta Amerikan, batez ere), musikari bezala bere ikuspegi berezia mundu osoko agertokietara eramanez. Bere lanak kulturen arragoa dira, kolaborazio ugarirekin, musikak mugarik ez duela egiaztatzeko.
Iker Carrera
Hondarribian jaioa, gaztetatik hasi zen Iker Karrera jazz eta hip hop eskolak jasotzen. 18 urterekin Madrilera joan zen, eta han, UC3Mn ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatzeaz gain, hip hopean trebatzeko bidaiatzen hasi zen, ballet klasikoan eta dantza garaikidean trebatzeaz gain.
Dantzari gisa, Parisen lan egin du Céline Dion, x Factor France eta artista frantsesen hainbat show eta klipetan. Espainian, beste proiektu batzuen artean, Titanium Espainiako ballet Berriaren azken ekoizpenean dantzatu du, mundu osoan zehar bidaiatuz ikuskizunarekin. Koreografo gisa, # 7fm pieza sortu du, nazioan eta nazioartean saritua izan da, eta publikoaren aldetik hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu. # 7fm Paris, Londres edo New York hiriburuetan plazaratu da, baita dantza-jaialdi nazional askotan ere.
Bere azken ekoizpen luzea, LasOtrasPiezas, Fernando Lazarorekin batera zuzendu eta koreografiatutakoa, hiru aldiz programatu dute Madrilen, eta kritikak eta publikoak harrera ona izan dute. Irakasle gisa, Espainia osoan ez ezik, Los Angelesen, New Yorken, Mexikon, Italian, Erresuma Batuan, Frantzian, Ukrainan, Errusian eta Txekiar Errepublikan ere eman ditu klaseak.
Espainian, Madrilgo eskola ospetsuetan lan egin du, eta irakasle gonbidatua izan da Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan eta Madrilgo Fortea Dantza Kontserbatorio Profesionalean.
Oscar Armendariz
Arriaga antzokiko jostundegiko arduraduna azken 20 urteetan. Bere eskuetatik 3.000 jantzi baino gehiago pasa dira, baita Arriaga Antzokitik mundura bidaiatu duten jantzien zati handi bat ere. Bere lanen artean, Beaumarchais, Josep María Flotatsekin, El Amor Brujo Harakova Jolyren zuzendaritzapean edo, berriki, Tiempos Mezquinos Raul Cancelorekin daude.
Aukeran konpainiarekin Burnia ikuskizunean (2011) topatuko dira, Edu Muruamendiarazek zuzendutako Arriagaren ekoizpenean, eta harrezkero elkarrekin lan egiten dute.
Carlos Solano
Carlos Solanok ingeniari gisa lan egiten du, ikuskizunen diseinatzailea eta argi-ingeniaria da.
Duela 12 urte Aukeran Dantza Konpainiak Gernika Mihise Gaineko Dantza ikuskizunerako kontratatu zuenetik, Carlos Solano, konpainiak egin dituen ikuskizunen zutabe garrantzitsua izan da.
The Lumen Box-en sortzailea eta zuzendaria, diseinuak, ikuskizunak eta bideoak argiztatzean datza bere lana. Gainera, aholkularitza ematen du eta zuzendaritza teknikoko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Ikuskizunetarako osagarriak eraikitzen ditu, hala nola led-ak, motorrak, haririk gabeko sentsoreak edo sistemak.
Bapo Bapo produkzioak
Musikaren arloan 25 urtetik gorako esperientzia badu ere, Bapo Bapo Produkzioak 2015ean sortu zen, KAP desegin ondoren (1997). Hasieratik helburua, batez ere, Euskal Herriko artistekin lan egitea da, musika, antzerki edo dantzaren esparruetan, bai eta hainbat jaialdi eta ziklotarako ekoizpenak garatzea ere. Artisten lanaren inguruko alderdi guztiak ekoiztea, kontratatzea, banatzea, grabatzea, editatzea eta kudeatzea dira eguneroko zereginak.
Tratu pertsonala, profesionaltasuna eta konpromisoa izan dira bere nortasun-ezaugarrietako hiru, eta urte hauetan guztietan nabarmendu nahi izan dute.
Fitxa artistikoa eta teknikoa
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Gidoia eta Dramaturgia: Oier Guillan
Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
Koreografia berezia “ Aukeran 2.5”: Iker Karrera
Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz.
Argiztapen-diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano
Jantziak: Oscar Armendariz
Dantzariak:
Ane Anza
Ane Etxeberria
Unai Iraola
Maier Muruamendiaraz
Nahikari Sanchez
Uxue Sanchez
Danel Serrano
Claudia Talavera
Off-eko ahotsak: Intza Alkain, Yoro Ndiaye
Ekoizpena: Eli Alberdi
Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
Ilustratzailea: Carlos Latorre León
Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak