Sortzaile bilbotarra, pedagogoa eta filologoa formakuntzaz eta aktore, dramaturgo-gidoigile eta zuzendaria ogibidez.
Maskarada taldean egin zituen bere lehenengo dramaturgia lanak 1990ko hamarkadan.
“Ez Dok Hiru” konpainiarako, Mikel Martinezekin batera, antzezteko lan asko sortu ditu 2002tik aurrera. Horietako asko sarituak izan direnak: Kontenedore Baten Istorioak , Euskera Sencilloaren Manifiestoa (2002) (Max Saria euskerazko testurik onenari), Larruaizetara (2005) , Euskarazetamol (2009), Lingua Nabajorum (2011), (Max Saria euskerazko testurik onenari eta Donostia Saria) eta Desentxufatuak (2013). “Tartean” konpainiarako, Sonata en un segundo y pico (2003), Enfarmados- L.K.M. (Max saria euskerazko testurik onenari, Jokin Oregirekin batera idatzia) (2008), Pankreas-Páncreas (2013) (Ercilla Saria Estatuko antzezlan onenari) , Zergatik Jamil? – ¿Por qué Jamil? (2015) eta Ez Dok Hiru (2017).
Hortaz gain beste konpainientzako ere lan egin du: Tanttaka eta Albena Teatro, Arriaga Antzokia, …
Telebistarako gidoigile eta “script-editor” izan da urtetan: Bi eta Bat, Jaun da Jabe, Maité, Ertzainak, Goenkale, Irrikitan, Martin, Mi querido Klikowski, Mugaldekoak, …
Zinean berriz, 2008 urtean (Aitor Mazorekin) bere lehenengo luzemetraia idatzi eta zuzendu zuen, La máquina de pintar nubes (2009).
Geroago Bypass (2011) etorri zen, bere gidoiarekin eta Aitor Mazorekin batera zuzendua.
Azkenik, Igelak (2016), berak zuzendua. Operación Concha (2017) eta Soinujolearen Semea (2018) luzemetraien gidoia idatzi ditu.