Eulalia Abaituaren argazkilariaren bizitza aitzindaria ez da ezaguna. Bilbotik Liverpoolera abiatu zen eta Ingalaterran argazkilaritza deskubritu zuen. Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honek haren bizitza puskak kontatuko du begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen.
Bizitzaren pasarte nabarmenenak:
Bilbon jaio zen, 1853an, XIX. mendearen erdialdean.
Bartzelonan ikasi zuen.
Nerabe izanik Liverpoolera abiatu zen familiarekin.
Giza interesa zuen sortzailea.
Herri xehea eta eguneroko bizitza jarri zituen ikusmiran.
Euskal usadio zaharrak eta festak bildu zituen irudietan.
Emakumeakizan zituen ikusmiran.
Gure herrien irudi kronista: Bilboko itsasadarra, Lekeitio, Mundaka, Ondarroa, Donostia, Arratia…
Bidaia-argazkiak ere burutu zituen: Italia, Venecia, Marocco, Lourdes, Malaga, Madril, Creta…
Plaka estereoskopikoekin euskal argazkilaritza berriztu zuen.
Argazkilaritza antropologikoaren ordezkari bikaina.
Historia egin zuen: lehen emakume argazkilaria.
1943an hil zen Bilbon, 90 urtekin.
Ikuskizunaren irudi guztiak
Ikuskizun honetan Eulalia Abaituaren argazki ondarearen hamaika irudi agertzen dira.
Bilboko Euskal Museoaren baimena eta laguntza dugu hauek agertzeko.