IRUÑALDIA

HASIERA BAT

AZAROAK 18-24

Sei egunez, bederatzi aretotan Iruñaldiak lehen urratsa emango du udazken minean. Hosto hosto ibiliko gara zer garen, nor garen bila. Hasiera bat. Bidaia luzea eta abenturaz josia izan dadila!

“Bambaluna” deitu omen zioten Iruñeari arabiarrek. “Pompaelo” erromatarrek. Horiek baino lehenago bertoko euskaldunok “Iruña” esaten zioten hiriari.

Izenen dantza honetan euskaraz sortutako kultur garaikidea bilduko den festibalari “Iruñaldia” jarri diogu izen. Iruñearen ordua, sasoia, denbora, garaia… heldu delako. Gaurtik aurrera, Euskara Unibertsoak festibal berritzaile bat izango du Euskal Herriko hiri buruzagian.

Guk ez dugu ezer asmatu. Kate-begi bat baino ez gara. Milaka urtez gure kultura ontzenjoan da. Gaur, XXI. mendeko bigarren hamarkada honetan aurrekoen lekukoa hartzen dugu eta etorkizunari begira jarri nahi ditugu gure sortzaileak. Euskaraz burutzen den sormen garaikidea dugu ikusmiran.

Sei egunez, bederatzi aretotan Iruñaldiak lehen urratsa emango du udazken minean. Hosto hosto ibiliko gara zer garen, nor garen bila. Hasiera bat. Bidaia luzea eta abenturaz josia izan dadila!

Iruñaldia 2024 - Loraldia - Programazioa

PROGRAMAZIOA

Sarrerak erosteko, dagokion ekintzaren irudian sakatu edo azpiko botoian. Hemen sakatu esku-programa deskargatu nahi baduzu.

SARRERAK

HEMEN SAKATU ekintza guztietarako sarrerak hartzeko.

Loraldia-PLAZA-2024_IRUÑALDIA-POST-2HIZK

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Babeslea

logo Laboral Kutxa