LORALDIA
PLAZARIK
PLAZA!

Loraldia Festibalaren esperientzia arrakastatsua beste herrietara zabaltzea du helburu.
 
Publiko guztietara zuzenduriko euskarazko kultur eskaintza garaikidea.

 

Herriko beste eragileak inplikatuz eta dinamizatuz. Gure komunikazio baliabideak erabiliz herri bakoitzari egokituak.
Zertan datzan Loraldia Plazarik plaza!

 

Loraldia Festibaleko arrakasta eredua Euskal Herriko herrietara eraman Loraldia Produkzioak eskainitako produkzioekin.

 

Urtero asteburuko programazio bat plazaratzea proposatzen du Loraldiaren ereduarekin: komunitate bat dinamizatuz, ekoizpen profesionala egiten eta komunikazio kanpaina batez lagunduta.

Ildo artistikoa

  • Euskara unibertso garaikidea helburu
  • Emakume sortzaileen diskriminazio positiboa
  • Sortzaile berriei lekua eginez
  • Kultur arloa anitza: arte eszenikoak, musika, bertsolaritza, literatura, hiri-adierazpenak, arte bisualak…
  • Kultur erreferenteak nabarmen jarriz
  • Formatu txiki, ertain edo handiko ikuskariak
  • Ikusle aniztasuna kontuan harturik