Dena idea batekin hasten da, izen batekin, ondoren istorio bat garatzeko

 

Esan dugun bezala, diziplina anitzeko piezak dira, eta, horregatik, zuzendaritza eszenikoari aktore- eta musika-lan espezifiko bat egiten zaio, aldi berean. Eszenaratzea ahaztu gabe (soinua, argiztapena, atrezzoa, jantziak…).

 

Egokiena da obra prestatzeko espazio bat izatea eta estreinatu aurretik esperimentatu ahal izatea (bai festibalean, bai gure programaziotik kanpo).

 

Funtsezkoa da obra islatuko duen materiala editatzea (testuak, argazkiak, bideoak, kartelak), bai eta komunikazioa ere, profesionalen artean (programatzaileak, prentsa) eta publiko orokorraren aurrean.

LORALDIA PRODUKZIOAK