Gorputza atzean utzi izeneko egitasmoak eskuratu du Loraldia Sormen Digitala Beka.
Proiektu honen helburu nagusia gorputzaren gaia bere dimentsio sozial, teknologiko eta politikoarekin erlazionatuta jartzea da.
Formatu artistiko anitzak uztartuko ditu eta bakoitzak dimentsio desberdina ematen dio ohiko fisikotasuna gaindituko duen gorputzari, bai ahotsa eta literaturarekin, bai soinu eta irudi digitalarekin.
Gorputza atzean utzi egitasmoaren arduradunak EHU-UPVko irakasle talde bat dago: Josu Rekalde, Katixa Agirre, Enrike Hurtado, Izarne Oyarzabal eta Patxi Azpillaga.
Proiektu honen helburu nagusia gorputzaren gaia bere dimentsio sozial, teknologiko eta politikoarekin erlazionatuta jartzea da.
Formatu artistiko bakoitzak dimentsio desberdina ematen dio ohiko fisikotasuna gaindituko duen gorputzari, bai ahotsa eta literaturarekin, bai soinu eta irudi digitalarekin.
Proiektua zuzeneko lan performatibo bat, partitura polifoniko baten edo pista anitzeko banda baten egitura izango duena, non disziplina artistiko ezberdinak ikus-entzunezko dispositibo digital baten inguruan uztartuko diren.
Hari narratiboa Katixa Agirrek idatziko du gorputza eta posthumanismoaren inguruan.
Hona bere oinarrizko proposamena:
Harrigarria benetan teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak egun.
Holograma bihurtuta -argi bihurtuta- munduko beste puntan agertu gaitezke. Metabertsoan sartuta nahi duguna bihurtu gintezke han (gizona, emakumea, adarbakarra, Maradona…).
Eta areago: dena digitalizatzeko gaitasuna dugunean, kontzientziak barne, gorputza atzean utzi ahal izango dugu. Gaixotzen, zahartzen eta hiltzen den gorputza ahaztu ahal izango
dugu? Hori al da gizateriaren hurrengo urratsa? Heriotzarik gabeko espazio infinitua izango dugu eskura orduan, baina buklea bihurtuko zaigu orduan bizitza -hasiera edo amaierarik gabeko dantzaldi zoroa- edo aurrera egiteko moduak topatuko ditugu, besteekin saretzen eta hurrengo pausoan pentsatzen?